ETAk maiatzaren 1a ´ilundu´ nahi du, Azkarragaren ustez Joseba Azkarraga EAren Idazkari Nagusia eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak adierazi du bere nahia ´Justiziak politikaren lana ez ostopatzea´ dela. Neurria ´larria litzateke Zuzenbide Estatuaren ikuspuntutik´.

Justizia sailburua Osalanek Donostian duen egoitzan bertaratu da, lehergailuek sortu dituzten kalteak ezagutzeko, eta adierazi duenez, ´biek ordu ia berdinean zartarazi dituzte´.

ETAk MAIATZAREN 1ª ´ILUNDU´ NAHI DU

Joseba Azkarraga EAren Idazkari Nagusia eta Lan, Enplegu eta Gizarte-Segurantza sailburuaren ustez, ETA langileentzat ´egun garrantzitsu´ honetan indarrez sartu nahi izateak ospakizuna ´iluntzen´ du, eta modu berean, ´xede bakarra hiltzea eta suntsitzea helburu bakarra duen erakunde terrorista batek segurtasun eta lan-osasuna defendatu´ nahi izatearen ´inkoherentzia´ salatu du.

Azkarraga Osalanek Donostian duen egoitzan izan da, gauean instalazioen aurka egindako atentatuaren ondorioz eragindako kalteak ezagutzeko.

Sailburuak ´bi lehergailuek ia aldi berean zartarazi´ dituztela aipatu du, eta kopuru zein konposizioa ´Sestao eta Getxoko epaitegien aurka erabili dituzten lehergaien antzekoa da´, azaldu du.

Justizia sailburuak ´talde terroristak hain egun garrantzitsuan´ agert nahi izana salatu du, ´herrialde honetako gizon eta emakumeen duintasuna aldarrikatzea helburu´ izan beharko lukeena. Bere ustez, egoera honek ´hain garrantzitsua den egun hau goibeldu du´.
Jatorria: Joseba Azkarraga