Norberaren konturako lana nabarmen areagotu da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan. Enpresa sortzailearen Eguna ospatzeko, gaur Donostian egindako ekitaldi batean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak azaldu duenez, 2002an, enpresa ekimen berriak aurreko urtean baino ehuneko 7,8 gehiago izan ziren.

Norberaren konturako lanaren gehikuntza Gipuzkoan nabarmendu zen bereziki, bertan urtearen amaieran ehuneko 13koa izan baitzen. ´Lurralde hori gainerako lurraldeetatik bereizi zen enpresa-ekimen bati ekin zion emakume-kopuru handiagatik, 2001ean baino ehuneko 24,8 gehiago, eta horrek demostratzen du Gipuzkoako emakumeek beren irtenbide profesionala sortzeko duten interes handia´, erantsi du Joseba Azkarragak. Negozio berrien zati handi bat zerbitzu-sektorean kokatzen da.

Lan-arloko arduradunak adierazi duenez, ´aukerak hobeto aprobetxatzen dituzten eta zailtasunei eraginkortasun handienez aurre egiten dieten herrialdeak dira euren herritarren gogo sortzailea hobekien hartzen dutenak´.

Ildo horretan, Enplegua Sustatzeko Erakundeen Planak (2003-2006) enpresa ekimenei emango dien bultzada aipatu du Azkarragak. ´Berebiziko arreta jarriko dugu pertsonek enpresa sustapenerako baliabideak lortzeko benetan duten aukeran ´.

Azken urteotan, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak enpresak sor ditzaketen langabetuei zuzendutako zenbait ekimen sustatu ditu, beroiek sentikortzeko, prestatzeko, orientatzeko eta diruz laguntzeko. ´Sustatzaile berriak laguntzeko, bultzatzeko eta prestatzeko, 2002an egindako 4,5 milioi euroko inbertsioaz ari gara´, azpimarratu du Joseba Azkarragak.

Gipuzkoan, 2.275 lagunek parte hartu dute programa horietan.

Jatorria: Joseba Azkarraga