Mondragoeko mugimenduko fundatzailetariko bat izandakoaren liburuaren aurkezpenean, sailburuak berretsi egin du administrazioaren konpromisoa kooperatibismoa bultzatzeko
Jesús Larrañaga Lizarralde (Mondragoeko kooperatiba-mugimenduaren fundatzailetarikoa izandakoa) zenaren giza bikaintasuna nabarmendu du Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, Arrasaten, Dilema del cooperativismo en la era de la globalización liburuaren aurkezpenean.

Saioaren amaieran, Azkarragak esan bezala, aiputako liburuan era hobezinean laburtzen da Jesús Larrañagaren bizitza, gaur egun euskal kooperatibismoaren garapenik hoberena denari emana. Hala, Larrañagaren bertute ugari nabarmendu ditu, besteak beste, “bere bizitza koherentea, balioz eta bertutez beterikoa”, eta batez ere ondorengo hau: “ideiak trukatzeko zuen gaitasuna, era atseginez eta inposiziorik gabe, iritzi guztiak zintzo errespetatzen duenak oso berezko duen moduan, baita –eta ausartu egingo naiz ausartzen-, ados ez daudenenak edo ikuspuntu desberdinak dituztenenak”, aipatu du.

Goraipatu egin ditu, oro bat, bere ideiekiko erakutsitako leialtasuna eta pertsonekiko eta gizartearekiko azaldutako konpromisoa; izan ere, posiblea dena bilatzen zuen, baina ezinezkoa denari bizkarra eman gabe. Horrela, haren zentzu kritikoa ere azpimarratu du; izan ere, asko egin dela onartuta ere, nabarmen utzi baitu oraindik badaudela garatu gabeko bideak, “hasierako helburua lortu arte, hau da, gizartea eta gizakia eraldatu arte. “Arizmendiarrietak hizpide izan zituen gizonetariko bat zen Larrañaga –gehitu du-, hau da, zentzu komunitarioa, pentsatzeko, asmatzeko eta besteen alde lan egiteko gaitasuna zuen gizonetariko bat”.

Sailburuak egiaztatu duenez, kooperatibismoaren oraingo erronka da izaera globaleko jardueretako duen baliotasuna definitzea, baita gertuko elkarbizitzako esparruetatik haratago zertarako erabil daitekeen ere.

Era berean, berriro ere azaldu du “euskal administrazioak –legez behartuta, jakina, baina batez ere horren aldeko uste sendoa dugulako– bere gain hartzen du kooperatibismoa sustatu, bultzatu eta garatzea, gizartearen onurako eginkizuna baita”. Eredu horren helburua da, azpimarratu duen lez, “ekonomia-arloan posiblea dena (eraginkortasuna, lehiakortasuna…), baina inola ere enpresa ulertzeko eta egiteko era pertsonalista, demokratiko eta solidarioari uko egin gabe”.

Jatorria: Joseba Azkarraga