Itsas Gudari Eguna ospatu zuen Eusko Alkartasunak Bermeon igandean, urtero bezala martxoa hasieran. Euskal Herriaren eta euskaldunen eskubide eta askatasunengatik borrokatu ziren gudariak ditu gogoan urteroko ekitaldiak.

Aurten, martxoaren 8ko egun historikoaren harian, gudari horien alboan eta gudari horiekin batera aritu ziren emakumeak omendu dira, bereziki, eta gaur egun ere printzipio haiengatik borrokan jarraitzen duten andrazkoen lanari protagonismoa eman zaio.

Izpiritu horri jarraituz, hitzaldietan hiru emakumek hartu zuten parte: Idurre Bideguren Bermeoko alkateak, Meritxell Elgezabal Bizkaiko batzarkideak eta Maddalen Iriarte legebiltzarkideak.

Hemen duzu eguna laburbiltzen duen bideoa: