Joseba Azkarraga (EA) Jaurlaritzako Justizia sailburuak «zuhurtzia» eskatu du, baina Espainiako Gobernuaren bertsioaz ez dela fio esan du, «zenbait gauza ulertezinak direlako». Herri Irratiari emandako elkarrizketan, Azkarragak «bukaerainoko ikerketa» eskatu dio Espainiako Barne ministerioari. Gainera, Rubalcabaren hitzak ahotan hartuta, Justizia sailburuak galdetu du ea nola esan dezakeen legea bete dela «atxiloketa eguerdiko ordu batean indarrez gertatu bada, eta atxilotua goizaldeko lauretan ospitalera lesio larriekin eraman badute, bitartean bere etxebizitzaren miaketan parte hartuta».
Jatorria: Joseba Azkarraga