Pello Urizarrek salatu duenez, Madrid ” amaitu gabeko transizioa hasi eta 37 urtetara cafĂ© para todos formula inposatzen ari da”.

Maider Carrere, Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusia eta beste kide batzuk lagundu ditu gaur Pello Urizarrek bere Biltzarraren aurkezpenean. Biltzarra datozen hiru egunetan egingo dute Bidarrain. Harri Zulaika legebiltzarkidea ere egon da aurkezpenean.

Pello Urizar:

Mila esker gaurko deialdiari erantzuteagatik.

Gazte Abertzaleak-en Biltzarraren aurkezpenak gaurkotasun politikoa etorkizunera begira aztertzeko aukera ematen digu, horixe baita Eusko Alkartasunako gazteek datozen egunotan egingo dutena.

Lana, enplegua edo eta lan merkatua dira gazteen kezkarik handienetakoaren esanmolde desberdinak eta atzo ikusi genituen datuen arabera normala da langabeziak eragin handia duelako gazteen kolektiboan, eta ez bakarrik langabeziak baita ere Troikaren aginduz ezarri diren lan baldintzak ere. Guzti horrek bere etorkizuna baldintzatuko du, bizitza proiektua garatzea ezinezkoa egiten duelako.

Hezkuntza da gazteak kezkaturik duen beste gai bat eta honi buruz ere egunotan etorkizuna baldintzatzeko helburua duten neurriak hartzen ari dira.

Bi adibide baino ez dira, baina bi gehiago nor argiki ikusten da euskal gizartea baldintzatzeko neurri ezberdinak hartzen ari direla egungo statu quoa mantendu eta hiritarrak sistemaren krisiaren esku uzteko.

Egunotan argi geratu da Madrilgo Gobernuak, Congresuan daukan gehiengo absolutoarekin geratzen zaizkion hiru urteak ondo aprobetxatzea erabaki duela. Eta amaitu gabeko transiziotik 37 urtetara denentzako kafearen formula inposatzen ari dela: lan harremanen esparruaren kontra joz edota hezkuntza sisteman gaztelania inposatzen.

Estrategia honi aurre egin behar zaio. Herri honen etorkizuna ziurtatzea nahi badugu, formulak aldatu behar dira. Politika desberdinak behar ditugu Euskal Herriaren etorkizuna den gazteriatik urrundu nahi ez badugu, beraiek, beste kolektibo askok bezala, ez dituztelako bateragarri ikusten sufritzen ari diren murrizketak eta guztiz bidegabea den amnistia fiskala bezalako neurriak, gehien dutenak eta aldi berean gehien iruzur egiten dutenak babesteaz gain, erabat eraginik gabekoa demostratu dena.

Politikak aldatu behar dira, ez baita egia gizartea eta gazteak konkretuki politikatik aldendu direla, politika eta berau egiteko modu batzuk urrundu bait dira gizartetik. Izan ere, eta konkretuki Euskal Herrian baina baita ere prozesu soberanistak martxan dituzten herri guztietan, gazteak independentzia mugimenduaren babes handia dira, bermea. Eta logikoa da horrela izatea, erabakitzea nahi izatea. Ez bakarrik Maider, Mikel eta inguruan ditudan guztion belaunaldiak. Nireak ere ez baitu herri eta gizarte bezala definitzen gaituzten lege eta neurriak erabaki.

Horregatik, eta une zehatz honetan gazteen ekarpenak inoiz baino garrantzitsuagoak dira eta momentu ezin aproposagoan iritsi da Gazte Abertzaleak-en Biltzarra.

Maider Carrere:

Pellok oso ondo esan duen bezala, garai hauetan gazteen ekarpena inoiz baino garrantzitsuagoa da; horrela dela erakutsi dugu azkeneko hauteskundeetan, gaztekidea eta parlamentaria den Arritokieta Zulaika horren adibidea, eta datozen urteetan horrela jarraituko duela bermatzeko gazteen antolakuntzarako eta formakuntzarako zuzenduta dauden esparruak zabaltzen joatea da gure apustua.
Prentsaurreko honen helburua datorren hilaren 5tik 9ra Bidarraien egingo dugun Biltzar Nagusiaren berri ematea da. Ni neu Idazkari Nagusia izateari uzten diot, Eusko Alkartasunak dituen belaunaldi berriei bide emateko, beraz, larunbatetik aurrera talde berria landuko ditu orain arte egindako lanak; eraberean gazte erakundeak datozen bi urteetan jarraituko dituen ildo nagusiak ere zehaztuko dituzte bertan bilduko garen Euskal Herri osoko ehun bat konpromisario.
Hiru urteren buruan egin dugun lanaren inguruko irakurketa oso positiboa da. Lan zorrotza eta sendoa egin dugu, Euskal Herrian ageri den egoeratik gazteen hazkuntza intelektualean behar zireneko irizpideak hartu eta eduki horien inguruan lanean jardun dugu: 2009tik herri honek eman dituen pausoetan ekinean ibili gara, urtez urte esperientzia ezberdinekin Gazte Abertzaleakeko kideak egoera berri horien aurrean behar zituzten edukiak landuz.
El grupo de personas que hemos dirigido la organización juvenil desde el 2009 nos despedimos satisfechas por el trabajo hecho y porque entendemos que hemos cumplido con un ciclo dentro de la organización juvenil de Eusko Alkartasuna: un ciclo intenso, de muchos cambios, que nos ha proporcionado multitud de herramientas para contribuir al desarrollo de un nuevo marco en Euskal Herria.
Los diferentes grupos de trabajo que componen la formación juvenil proponen y trabajan por una nueva visión con la que participar en la construcción de la paz. Tras dos años de intensos debates internos, donde la experiencia ha sido la mejor manera de avanzar en la encrucijada de caminos, hemos formulado el marco del debate base de la acción política y social de la organización juvenil.
Gaur banatu dizkizuegun laburpenetan, hausnarketarako testuen ideia nagusiak azaltzen ditugu; hausnarketa horien helburua Euskal Herriak bizi duen egoeran, iritzi eta ikuspuntu anitzen topagunea, gure eztabaidarako txostenak jendarte zabalari bideratutako askotariko biolentzien hausnarketa mahai gainera dakarkigu, gazte erakundetik euskal gatazka modu globalean hausnartzea ez dugulako onartzen aukera bezala, behar bat bezala baizik.
De esta manera reconocemos que en este tiempo donde el camino pasa por el reconocimiento del dolor causado por las diferentes violencias que directamente han vivido ciudadanos/as de Euskal Herria, no podemos obviar que existen lamentablemente más violencias que atacan la dignidad humana, como pueden ser sin ir más lejos los recortes que hoy por hoy están destruyendo el estado de bienestar necesario para la protección de las personas ante el ataque de los mercados.
Beraz, erronka handiko garaiak datozkigu Gazte Abertzaleaken eta horiei heltzeko gazte talde berria heldu zaigu erakundera. Eusko Alkartasunaren taupada Gazte Abertzaleakek eramaten jarraituko du lankidetzarako gune zabalak eta anitzak bideratuz euskal gazteriaren elkarlana Euskal Herri justuago bat lortzeko bidean.
Mila esker,

Jatorria: Eusko Alkartasuna