Eusko Alkartasunako ordezkaritza bat azaroaren 9an Bartzelonan izango da, ERCko zuzendaritzarekin egun historiko bat bizitzeko

Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkari Ikerne Badiolak esan du espainiar Estatuko Gobernuak erakutsi duela, berriro ere, “ihardespen eta ukapenaren baitan aritzen dela”. “Gizarte katalanak bere nazioarentzat zein estatus politiko nahi duen libreki erabakitzeak beldurtu egiten du Gobernua”, adierazi du Badiolak.

Politikari abertzaleak baieztatu du “dudarik gabe azaroaren 9ean kontsulta egingo” dela, “bozkatzera joango diren katalanen nahi askea ezin delako ihardetsi”. “Rajoy borondate demokratiko eskasa duen politikaria bezala agertuko da nazioartearen aurrean”, esan du.

Azkenik, Eusko Alkartasunak bere babesa berresten du Kataluniako gizarteak abiatutako bidearekin eta aditzera ematen du EAko ordezkaritza bat azaroaren 9an Bartzelonan izango dela “ERC zuzendaritzarekin egun historiko bat bizitzeko eta esperientzia demokratiko katalanaz ikasteko”.