Oso kontrajarri larria dela EBBko bozeramaileak orain esaten duena Eusko Alkartasunak gogorarazi dio Urkulluri EAJk ere Sozietate
Zergaren tasa %30 izateko konpromisoa hartu duela: «Kontraesan larria da
EAJk tasa hori (%30) onartzea Gipuzkoan, eta alderantziz, Eusko Buru
Batzarreko eledunak defendatzea publikoki hori ez dela komenigarria». EAk
adierazi du hitzartutako konpromisoekin beti errespetuz jokatu duela, eta
espero duela EAJk jarrera bera edukitzea.

Jatorria: Eusko Alkartasuna