Heldu den Igandeko lurraldeko hauteskundetarako proposatutako programa desberdinak kontuan harturik, Eusko Alkartasuna euskal alderdi sozialdemokratak, Rousset jaunak eremaiten duen Ferdeen lista sustengatzen du. Gainera, bere kide eta sinpatizantei dei egiten die, baita Iparraldeko ekonomia, kultura, hizkuntza eta ingurumen berezitasunak kontuan hartzeko prest diren guzieri, lista horrentzat bozkatzea. Gisa hortan, Akitaniako herri Okzitandarren aldarrikapenekin elkartasuna erakutsi nahi dugu ere bai. Ez dezagun ahantz bestalde, EAk, Europako Herrien Alderdi Demokratikoak taldearen bidez, Ferdeekin duen lotura europako legebiltzarrean.

Euskal presoen hurbilketari buruzko aldarrikapenari dagokionez, euskal alderdi sozialdemokratak gogoratu nahi du beti oinarrizko eskubide horren alde aritu dela lanean, hegoaldean iparraldean bezala, eta hortan segituko duela.

Hauteskunde kantonalei dagokionez, Eusko Alkartasunak Angeluzainen IƱaki Zaldunbide hautagaia sustengatzen du, ipar Angeluko hautagai abertzale bakarra. Bide batez, Angeluzain zoriondu nahi dugu, berriz ere abertzale sentsibilitate guziak kontuan hartzen jakin bait du. Beraz, EAren kide eta sinpatizante guzieri Angeluzain-en hautagaiarentzat bozkatzea galdetzen diegu.

Biarritz mendebalean, Maialen Etcheverry anderea hautagai abertzale bakarra da, eta bere programa, EAk aurkeztuko lukeenatik oso hurbila da.

Horregatik, EAk ABko hautagaia sustengatzen du. Atarratzeri dagokionez, EA Jean-Dominique Iriart-en programarekin identifikatzen dela adierazi nahi dugu.

Jatorria: Eusko Alkartasuna