´Espainako gobernuarekin akordioa lortzea bide onena dela´ dio Unai Ziarretak Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak, Ibarretxeren ildotik jo eta azpimarratu du ETAk ez duela agenda politikoa ezarriko. «ETAren borondatea ez dago herriaren borondatearen gainetik, eta ez da ETA izango herri honi kontsultarik egin daitekeen edo ez ezarriko duena», azaldu du Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan. Ziarretak gogorarazi du, iraganean, ETAk «oso gogor jotzen zuenean», erreferendumak eta hauteskundeak deitu izan direla; «eta inork ez du zalantzan jarri horien zilegitasuna».
Jatorria: Unai Ziarreta