Normalizazio politikorako eta bakea lortzeko garaia dela adierazi du buruzagi abertzaleak Zumaian egindako ekitaldi politikoan. Zumaiako Alkartetxe berria inauguratu du gaur eguerdian Begoña Errazti EAko presidenteak. Bertan izan dira, besteak beste, Onintza Lasa, Iñaki Galdos eta Imanol Murua.

Normalizazio politikorako eta bakerako bidea lortzeko garaia dela adierazi du buruzagi abertzaleak, baina hori gertatzeko, derrigorrezkoa irizten dio ETAk armak uzteari eta Espainiako Gobernua bakegintzan murgiltzeari. Izan ere, Gobernuak eta talde armatuak ´arazo teknikoei´ buruz hitz egin beharra daukatela gaineratu du.

EAko presidenteak alderdi politiko guztiei normalizazio politikoaren eztabaidan parte hartzeko deia egin die.

Egun, une erabakiorrak bizi ditugula uste du Begoña Erraztik eta Eusko Jaurlaritzaren plana babesten duela berresteaz gain, herri-galdeketa hurrengo legegintzaldian egingo dela adierazi du.
Jatorria: Begoña Errazti