bake-prozesua ´atzeraezin´ bilakatzeko bidean. Bestalde, Erraztik zuzenduko du urriaren 25ean Estrasburgon izango den Eusko Alkartasunaren ordezkaritza.

Begoña Errazti Euska Alkartasuneko presidenteak esan du datorren asteazkenean Europako Parlamentuan Euskal Herriko bake-prozesuaz eztabaidatzea ez dela ´datu anekdotiko bat soilik´ eta horrek ´prozesua ondo eraikitzen´ ari direla baieztatzen duela.

Urriaren 25ean Estrasburgon izango den EAren ordezkaritza Begoña Erraztik zuzenduko du eta berarekin batera Unai Ziarreta idazkari nagusia eta Rafa Larreina Antolakuntza idazkaria izango dira, alderdi horretako iturriek jakitera eman dutenez.

Erraztiren aburuz, Europako Parlamentuko eztabaida bake-prozesuak nazioartean duen babes garrantzitsuaren beste adierazgarri bat gehiago da. ´Euskal Herriko alderdi gehienak euskal gatazka politikoari behin betiko irtenbidea emateko egiten ari garena babesten du´, azpimarratu du.

EAko buruzagiak nabarmendu duenez, urriaren 25ko eztabaida urrats bat gehiago da, bake-prozesu ´atzeraezinari hurbiltzen gaituena´.

´Inork ez du ukatuko horrelako jarrera hartze batek duen garrantzia, ez bakarrik eztabaidaren ostean aterako den hitzagatik, hori gutxienekoa da; garrantzitsuena Europako instituzio bat inplikatuko dela da eta alderdi politiko guztiak, PP ezik -momentuz behintzat-, aldaketa eta prozesu horretan daudela´, zehaztu du.

Bestalde, Erraztik esan duenez, alderdien mahaia eratzeko dauden ´arazoak ezabatzeko´ bilerak egiten jarraitzen dute.
Jatorria: Begoña Errazti