Erretiro aurreratuetako problematikari buruzko III. Jardunaldiaren hasieran

Erantzuna erronka demografiko handietara egokitzearen alde agertu da Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzaren sailburu Joseba Azkarraga, erretiro-adina libreki eta borondatez aukeratzeko eskubidea izanda.

Erretiro aurreratuen problematikari buruz Aurre-erretiratuen eta Pentsiodunen Euskal Federazioak (FEVAAS) Gasteizen antolatutako III. Jardunaldien hasierako hitzaldian, Azkarragak gogorarazi zuen erretiro aurreratua sarritan inposatu egin dela, eta beraz, ondorio kaltegarriak ekarri izan dizkiola eraginpean hartutako langileari. Ildo horretan, funtsezko kontzeptutzat jo zuen ´langileak bere borondatez hartzea erretiro aurreratua hartzeko erabakia´.

Era berean, erretiro aurreratuen etorkizuna aipatu zuen eta testuinguru orokorrean kokatu zuen, bilakaera demografikoari buruzko aurreikuspenek eta bilakaera horrek Gizarte Segurantza sistemaren finantziazioan duen eragina dagoeneko arlo horretako politiketan barne hartzen ari diren unean kokatu ere. Gogorarazi zuen, adibidez, Europar Batasunak 2001. urtean langile adinduen partaidetzarako pizgarri efektiboak sustatzea erabaki zuela, erretiro aurreratua hartzea bultzatzeko aukera saihestea, eta lan-merkatuan erretiro-adin estandarretik aurrera jarraitzeagatiko penalizazioak kentzea eta erretiro graduala edo mailakakoaren kontzeptua aipatu zuen.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren iritziz, joera horiek erronka saihestezinak planteatzen dituzte oro har erretiroari dagokionez, eta bereziki erretiro-adinari dagokionez. Erronka horien artean, honako hauek aipatu zituen: pentsio-sistemen iraunkortasuna eta enpresak egokitu beharra langileak kudeatzeko politikak adin-egitura aldakorrera.

Azkarragaren arabera, funtsezkoa da, ordea, ´dauden problematikak sakon ezagutzea eta horiei buruz eztabaidatzea, bai eta ahal diren bide guztiak jorratzea ere, erronka horiek lortzea borondate eta malgutasun printzipioak barne hartzen dituen erretirorako bana-banako eskubidearekin bat etorri ahal izan dadin´. Dena dela, aditzera eman zuen hori guztia printzipio bat argi izanda egin behar dela, ´Eusko Jaurlaritzak, behintzat, argi duela printzipio hori: hainbat formulari uko egitea, hala nola, pentsioa zehazteko zenbaketa-kotizazioaldia luzatzeari edo legezko erretiro-adina areagotzeari; izan ere, sistema-publikoari eusteko neurri horiek izango duten eragin ekonomikoa onartezina da, gizartean argi eta garbi eragingo luketen kaltea kontuan izanda´.

Sailburuarentzat zeregin nagusietako bat da erretiro-adina libreki aukeratzea ahalbidetzen duten formulak bilatzea. ´Pentsio Osagarriak – betiere, izenak berak dioen bezala, osagarri gisa, sistema publikoa den eta izan behar duen funtsezko zutaberako laguntza gisa- oso garrantzitsuak izan daitezke horretarako´, nabarmendu zuen.

Jatorria: Joseba Azkarraga