Mikel Irujo Euskal irrati telebista publikoaren kontra egindako atentatua salatzeko gaur goizean EITBren egoitzen aurrean egindako kontzentrazioetan parte hartu dute Eusko Alkartasunako Batzorde Eragile nazionaleko ordezkariek.

Euskal irrati telebista publikoaren kontra egindako atentatua salatzeko gaur goizean EITBren egoitzen aurrean egindako kontzentrazioetan parte hartu dute Eusko Alkartasunako Batzorde Eragile nazionaleko ordezkariek.

Mikel Irujo, alderdi abertzalearen bozemailea eta Esther Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua Bilboko kontzentrazioan egon dira, eta Onintza Lasa, EITBko Zuzendaritza Batzordeko EAk duen ordezkaria eta Eusko Alkartasunako zuzendaritzako kidea Miramonen (Donostian) egin denera joan da.

Horrela, Eusko Alkartasunak atentatuaren gaitzespenarekin bat egin eta langileei elkartasuna adierazi die.

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Eusko Alkartasuna