Unai Ziarreta, EAren presidentea Eusko Alkartasunak ere bere “erabateko gaitzespena” adierazi du. EAren arabera, ETAk ez du aldatuko Eusko Legebiltzarraren jarrera AHTrekiko, Euskadiren aurrerapenarako azpiegitura “nagusia” baita.

Eusko Alkartasunak ere bere “erabateko gaitzespena” adierazi du. EAren arabera, ETAk ez du aldatuko Eusko Legebiltzarraren jarrera AHTrekiko, Euskadiren aurrerapenarako azpiegitura “nagusia” baita.

“Dudarik gabe ETA izurritea da Euskal Herriarentzat”, adierazi du Unai Ziarreta EAko presidenteak Inazio Uriaren hilketa gaitzesteko. EAko buruzagiak ere Euskal Y-rekin lotu du atentatua, eta nabarmendu du azpiegitura proiektu horrek Eusko Legebiltzarraren gehiengoaren babesa duela, eta ETAk ez duela borondate hori makurraraziko. Normalizazio politikoa giza eskubideak errespetatuz erdietsiko dela erantsi du.

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Eusko Alkartasuna