Aralar eta EAJ ez daude ados Nafarroako Kutxarako Maiorga Ramirez aurkeztu izana. EAk uste du NaBaik ´hausnarketa garbia´ egin behar duela. Lehengo astean EAk CAN Nafarroako Kutxako administrazio kontseilurako Maiorga Ramirez herrialdeko EAko presidentearen hautagaitza aurkeztu zuen, Nafarroa Bai koalizioko kide Aralar eta EAJren oniritzirik gabe, eta gaur Ramirez berak jakinarazi du erretiratu egingo duela hautagaitza hori, azkenean NaBairen onespenik ez badu.

Fermin Ziaurriz Nafarroako EAko bozeramaileak babestu egin du haren erabakia, eta uste du NaBaik ´hausnarketa garbia´ egin behar duela ´garrantzitsua zer den jakiteko, eta kasu honetan koalizioko baten bat CANen egotea da´.

Kutxako batzarra 30 lagunek osatzen dute, eta horietatik bost Nafarroako Parlamentuak aukeratzen ditu, alderdiek beren hautagaiak aurkeztu ondotik. NaBai koaliziori dagokionez, EAJk eta Aralarrek Juan Carlos Longas NUPeko ekonomia arloko kidea aurkeztu nahi zuten. EAk eta Batzarrek, aldiz, ´soslai politikoago eta abertzaleagoa´ zuen norbait. Koalizioko alderdiek hainbat bilera egin zituzten, baina ez ziren jarri ados.

Ramirezek NaBairen ´antolaketaz´ hitz egiteko ´premia´ ikusten du, ´estrategia ideologikoaz eta instituzionalaz´ aritzeko beharra dagoela iritzi dio, ´barne koherentzia indartzeko´.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Maiorga Ramirez