Eusko Jaurlaritzaren proposamenarekin bat datozen alderdi guztiak koalizio bakarrean batzea da Eusko Alkartasunaren helburua Eusko Jaurlaritzaren proposamenarekin bat datozen alderdi guztiak koalizio bakarrean batzea da Eusko Alkartasunaren helburua. Deia egunkariak gai honen inguruan kaleratutakoa gezurtatu du horrenbestez EAk.

Sortutako nahasmena argitze aldera, Eusko Alkartasunak agiri bat kaleratu du gaur, eta hauteskundeetara begira bere helburua zein den azaldu du: lehendakariaren proposamenarekin bat datozen alderdi guztiak koalizio bakarrean batzea.

EAren arabera, euskal alderdiek indarrak metatuz gero, Mariano Rajoy PPko buruak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak zail izango dute negoziazioari uko egitea.

´Alderdikerien gainetik´, ´pentsamendu globalaren´ aldeko apustua egiten du EAk. Dena dela, EAJri apustu hori ez zaiola interesatzen uste du Eusko Alkartasunak, eta ´ezetz esateko moduen bila´ ibiltzea egotzi die jeltzaleei.

Ondorio hori atera du EAk gaur Deia egunkariak gai honi buruz kaleratu duena irakurrita. Deiak dio EAJk bi aldiz eskaini diola EAri alderdien arteko koalizioa, baina EAk ezetz erantzun ei du.

Hala, egoera are ´gehiago nahasteko gogoa´ egotzi dio EAk EAJri, Unai Ziarretak zuzentzen duen alderdiaren helburua koalizio zabalagoa egitea delako.

Azkenik, oharra igorri die EAk jeltzaleei: koalizio zabal horri ezetz esatea ´nekez´ ulertuko duela gizarteak.

Jatorria: Unai Ziarreta