Eusko Alkartasunaren ustez, giza eskubide guztien errespetua eta bakean bizitzeko gogoa duen euskal gizarteak hitz egin du.

Eusko Alkartasunak Barakaldo eta Donostiako batzokien aurkako erasoak
gaitzetsi ditu, eta afiliatu jeltzaleei bere elkartasuna helarazten dio.
Behin berriz, ekintza bortitz hauek salatu nahi ditu, demokraziaren
oinarrizko printzipioak apurtzea herri honen normalizazio politikorako
oztopo besterik ez direla salatuz. EAk gogorarazi du euskal gizarteak
bakean bizitzeko eskaera egin duela behin eta berriro, eta horretarako
eskubidea duela gaineratu.

Jatorria: EA