Unai Ziarreta Eusko Alkartasuneko presidentearen iritziz, ´ulertezina´ da EAJk ANVrekiko duen jarrera, ´asteartean jarrera bat hartu baitzuten eta orain aldatu egin baitute´, eta printzipioz, alderdi jeltzaleak aurkeztutako ekimenarekin ez daudela ados esan du.

Gainera, jarrera aldaketa hori PSOEk EAJrekin Kongresuan eta Senatuan darabiltzan negoziazioen baitan egin dituen ´ohartarazpenengatik´ eta EJAren ´barne gaiengatik´ izan dela uste du.

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Ziarretak esan du euren artean ere mozioaren ´aldekoak eta kontrakoak´ daudela. ´Normala da, baina alderdiek erabakiak hartu behar dituzte, eta hartzen direnean, mantendu egin behar dira´.

Udalen gobernabilitatea eta gestioa ere kontuan izan behar dela esan du, gainera, Ziarretak: ´Ezin gara gauzak egun batetik bestera aldatzen ibili´. ´Herri asko ondo gestionatzen dira, eta beraz, gauzak lasaitasunez hartu behar dira eta erabaki horiek ere lasaitasunez iragarri behar dira eta ez orokorrean´.
Jatorria: Unai Ziarreta