Joseba Azkarraga EAko idazkari nagusiak gaur baieztatu duenez, alderdi horren konpromiso politikoaren oinarria lehendakariaren ibilbide-orriari babes “leiala” ematea eta autogobernuaren alde sakontzen duen nazionalismo sozial batengatik lan egitea da.

Gainera, EA proposamenaren epeekin malgua izango dela, baina edukiekin ez, adierazi du Azkarragak.

Horiek izan dira EAren idazkari nagusiak Bilbon emandako prentsaurreko batean aurreratutako adierazpenak. Datorren ostegunean ideia horiek aurkeztuko ditu, EAk Gasteizen izango duen Batzar Nazionlaean.

Buruzagi independentistaren hitzetan, EA lehendakariaren proposamenarekiko “oso leiala” izango da. Proposamen hori Espainiako Gobernuarekin akordio bat lortzeko zabalik dago, egun, Azkarragak gaineratu duenez.
Jatorria: Joseba Azkarraga