Bizigayko lagunekin batera, Eusko Alkartasuna alderdi bezala eta Gazte Abertzaleak erakundearen presentzia Bilbon atzo izandako manifestazioan konpromiso kolektibo honen aldeko beste aurrerapausua da

Atzo ehundaka lagun Bilbon eta beste hirietan, gay, lesbiana eta transexualen eskubideen alde manifestatzen ginen bitartean, munduko hainbat herrialdetan bere aukera sexuala dela eta hauen eskubideak zanpatzen zituzten.
Orain dela gutxi arte, Euskal Herrian, gure herrian, bazterketa izan da eta egun badira egoera batzuk, oraindik asko dagoela egiteke adierazten digutenak.
Bizigayko lagunekin batera, Eusko Alkartasuna alderdi bezala eta Gazte Abertzaleak erakundearen presentzia Bilbon atzo izandako manifestazioan konpromiso kolektibo honen aldeko beste aurrerapausua da. Baina EAko kideek beti izan dugu argi egun bakarra ez duela ezertarako balio, honen atzean dagoen guztia ez badago.
Guretzako, atzo ikusi al izan zenaz gain, benetan garrantzitsuena akordio gaitasuna eta deialdia egin zuten elkarteek erakutsitako konpromisoa da.  Akordioa, testu baten inguruan ikuspuntu desberdinak barneratzeko, zatitu zezakeen guztia kanpoan utziz.
Aurrerapausua ere izan zen kolektiboetaz gain, atzoko egunean hauetan militatzen ez duten gero eta jende gehiago parte hartu zuelako. Partu hartu egun oraindik utopia bat denaren alde borrokatzeko: aukera sexuala dela eta bazterkeria ez pairatzea. Elisa Sainz de Murieta edo Jon Aritz Bengoetxeako pertsonek, urtero bezala Eusko Alkartasunaren zuzendaritzak duen pertsona guztien eskubideen aldeko konpromisoa adierazi zuten. Baita beste ehundaka pertsona ere han izan ziren, ideologia edo konpromiso politikoen gainetik egon behar duen aldarrikapen baten alde.