Erantzukidetasun politiken inguruko ebazpena ez da onartu “PNVk eta PSEk ez dutelako egoeraren ebaluaketarik egin nahi”. Erantzukidetasuna errealitate izateko, politikak aldatu beharra dagoela azpimarratu du Lohitzune Txarolak. Eta politikak aldatzeko, diagnosia egin behar da, zein egoeratan gauden, eta nora heldu nahi dugun jakiteko. A zer nolako sorpresa hartu dugun gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran, PSE eta EAJk...