Azkarragak (EA) esan duenez, CGPJk eman zituen datuak “gizartean kezka” sortu baino ez dute egiten , eta gainera, “ez datoz errealitatearekin bat”. Horrez gain, euskal epaitegiek Estatuko “egoerarik onena” dutela esan du. Joseba Azkarraga, EAren Idazkari Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) eman zituen datuek gizartea kezkatu egiten dutela esan du. Izan ere, CGPJk eman dituen exekutatu gabeko epaiei buruzko datuak “faltsuak” direla adierazi du.

Bilboko prentsaurreko baten ostean, Azkarragak CGPJ emandako zabaldutako datuek “gizartean kezka” sortu dutela eta “errealitatearekin inolako zerikusirik ez” dutela salatu du.

CGPJk eman zituen datuen arabera, Estatu osoko Zigor-arloko Epaitegietan 269.405 eskaera daude egiteke 2007 urte amaieratik.

Bere ustez, CGPJk epaien inguruko datu hauek aurkeztea “ulertezina da”, izan ere, “azken eskabidea” euren erantzukizuna da.

Azkarragak CGPJ ezagutarazi zituen datuetatik atera dituen ondorioen arabera, “EAEko epaitegiak Estatu osoko epaitegiak baino egoera hobean daude batazbeste”..

Azkarragak azaldu du, dauden atzerapenak “oraindik orain tramitean dauden epaiengatik” direla, “ez baitago langile eskasiarik”.

Azkarragak azaldu du, txosten hori CGPJ Justiziaren funtzionamendua egokia izateko egiten duen “lan eskasaren ondorioa” baino ez dela, eta hori dela “kalitatezko justizia bat lortzeko aukera galtzearen arrazoi nagusia”.

Justizia Sailaren datuak

Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuak hedabideen aurrean azaldu du zeintzuk diren euskal justizian gehien erabiltzen diren zerbitzuak.

Gehien erabiltzen den zerbitzua, biktimari eskaintzen zaion atentzioarena da, izan ere, 4.000 pertsonak erabili zituen iaz. Hamar erabiltzailetik zortzi, emakume gazteak dira; eta erdia baino gehiagok tratu txarrak jasotzeagatik erabili dituzte zerbitzuok.
Jatorria: Joseba Azkarraga