Intentzio onetatik errealitatera pasatzeko eta euskal gizarteak, nazioarteko eragileek eta ezker abertzaleak berak horrela eskatu duela gogorarazi du eta kasu egin dezan eta betirako biolentzia uzteko exijitu dio ETAri

Atzo arratsaldean Ziburun ETAk aditzera eman zuen komunikatu berriaren aurrean, Eusko Alkartasunak behingoz euskal gizarteri kasu egiteko eta hitz onetatik ekintzetara pasatzeko eskatu dio, betirako biolentzia alde batera uzteko exijituz. Eusko Alkartasunak euskal gizarteak, nazioarteko eragileek eta ezker abertzaleak berak horrela eskatu duela gogorarazi du eta kasu egin dezan eta betirako biolentzia uzteko exijitu dio ETAri.
Eusko Alkartasunak argi utzi nahi du ezker abertzalearekin sinatutako akordioan ETAk ez duela tokirik eta euskal estatu independente baten sorrerarako mugimendu subiranista baketsua bultzatzeko lanean jarraituko duela beti bide politiko eta demokratikoak erabiliaz. Prozesu honetan ETA soberan dago.

Jatorria: Eusko Alkartasuna