Jesus Mari Larrazabal Estatuko interesak nagusitzen dira berriz ere eta euskal gizartearen interesak bigarren plano batean geratzen dira, salatu du Jesus Mari Larrazabalek.

Eusko Alkartasunako legebiltzarkide Jesus Mari Larrazabalek enplegu politika aktiboen transferentziari buruzko negoziazioa kritikatu du, “agerian uzten ari baita EAn askotan esan duguna; hau da, Lopez lehendakariaren hitzak ez duela inongo garrantzirik Eusko Jaurlaritzan benetan agintzen duena Rodriguez Zapatero delako”.

Larrazabalek gogorarazi duenez, “Patxi Lopezek transferentzia 2010eko urtarrilaren 1erako eginda egongo zela agindu zuen, baina orain hori ez dela beteko jakin dugu, besteak beste, espainiar presidenteak horrela erabaki duelako lehendakariari berari ere hitzik esan gabe. Argi dago berriro ere Estatuari interesatzen zaiona inposatu egiten dela eta euskal gizartearen interesak bigarren plano batean geratzen direla”. Hori dela eta, herri honen interesak defendatzeko gai ez izatea egotzi dio EAko ordezkariak Eusko Jaurlaritzari.

Jatorria: Eusko Alkartasuna