Eusko Alkartasunaren Interneteko Erakundea

EASAREAN

EASAREAN

Teknologia berrien esku sortu den elkar ezagupenerako eremu berriengatik, , EAren azken Biltzarrak, 99an Iruñean, bere izaera berritzaileari eutsiz, erakunde berri bat sortzea erabaki zuen eremu berri honetarako. Orduan sortu zen EASarean, EAren erakundea bere Batzar eta Batzordearekin interneteko espazio sozialean lan egiteko.

Geure aldarrikapen sozial eta nazionalak giza erlaziorako espazio berri honetan hedatzea, eta era berean guztiei parte hartzeko aukera eskeintzea dira EASareanen oinarrizko helburuak. Honen eredu, internetera zabaldu dugun kanpaina mordoa da (, hauteskunde kanpainak, elkarrizketa kanpainak e.a.), webgune berrien sorkuntza eta mantenua, eztabaida foro ugari, albiste foroak… eta EA Albiste Atari hau bera.

EASarean erakunde zabala da, eta bere ateak lagun guztiei irekiak daude.

Jatorria: Eusko Alkartasuna