EA - Eusko Alkartasuna » Gipuzkoa

Hondartzen kudeaketa ez da kostako herrien esku jarri behar bakarrik: guztion ondorea dira
Gipuzkoako hondartzak herrialde guztiaren ondarea direla aldarrikatu zuen asteazkeneko Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran Iker Intza, EH Bilduko batzarkideak. Hori dela eta, horiek mantendu eta kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ekarpena egin behar duela esan zuen Intzak, Covid egoeran hori bereziki garrantzitsuagoa dela azpimarratuta.

Hondartzen kudeaketak inbertsio handia eskatzen duela azpimarratu zuen EH Bilduko batzarkideak, sorosleak gain beste esparru asko zaindu behar direlako: “dutxak, bozgorailuak eta bertan ematen diren mezuen grabazioa, segurtasun pertsonala, pasarelak, kartelak…”. Eta bizi dugun Covid egoeran, “garbitasuna ere, inoiz baino garrantzitsuagoa da”.

Mendien eta hondartzen kudeaketaren konparazioa egin zuen Intzak, Gipuzkoako mendi eta basoen %20a publikoa dela gogoratuta, “hondartzara bezala, mendira ere joateko ohitura dago herrialdean”.

Bizkaiko kudeaketa eredua ere aipatu zuen: “Hondartzain guztiek uniforme berdina dute, bozgorailuetako mezuak eta kartelak berdinak dira herrialde osoan eta sorosleen lizitazio bakarra egiten da”. “Zergatik Gipuzkoan, ez?”, galdetu zuen Intzak, Diputazioak hondartzen kudeaketa bere gain hartu dezan eskatuta.

Pasaiako Lonja: 2015erako amaituta beharko lukeen obra, oraindik amaitu gabe
Pasaiako auzokideentzat konpromiso serioak eskatu dizkio Iker Intza, EH Bilduko batzarkideak Diputazioari. Intzak azaldu duenez, Pasaiako portuaren aktibitate ekonomikoarekin lotuta dauden azpiegiturak amaituta daude, baina pasaitarrak itxoiten dauden zerbitzuek ez dute aurrera egiten, lehen aurreikuspena 2015erako amaituta egotea zen arren.

Duela hiru hilabete ere galdera egin zion Intzak Rafaela Romero diputatuari, baina gaurkoan Batzar Nagusietako Batzordean egin bezala, erantzun zuzenik jaso gabe. EH Bilduko ordezkariak gogoratu duenez, Lonjaren proiektu berriak, aktibitate ekonomikoa mantentzeaz gain, “parking publikoa eta teilatuan oinezkoentzat terraza aurreikusten zituen, aparkaleku gabezia handia duen inguru batean, garrantzitsua”.

Horretarako gainera, 3 milioi euro jarri ditu Diputazioak, baina lanek ez dute aurrera egiten. “Portuko aktibitateari dagokion atala amaituta dago”, esan du Intzak, “herritarrei dagozkien zerbitzu zein instalakuntza gehienak berriz, amaitu gabe edo obra hasi gabe jarraitzen dute zazpi urteren ondoren”. “Noiz arte?”, galdetu du batazarkideak.

Anoetako obretan diru publikoaren erabilera fiskalizatu behar da
Andoni Iriondo, EH Bilduko Gipuzkoako batzarkide eta Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak bat egin du Elkarrekin Podemosek Anoetako estadioaren birmoldaketa lanetan inbertitu den diru publikoaren erabilera jarraitzeko egin duen eskaerarekin. “Aldundiak 4 milioi euro eman badu, diru publiko horren jarraipena egitea da logikoena”, defendatu du Iriondok. Ekimena atzera bota dute eta, EH Bilduko ordezkariaren iritziz, proiektuaren kudeaketaren erantzukizun politikoa urtzen duen zuzenketa onartu dute, Gobernuko alderdiek aurkeztuta.

Iriondok esan duenez Anoetako lanak “iragarritako heriotza baten kronika” dira, eta gogorarazi du proiektua ez dela Reale Arenari buruzkoa bakarrik, beste kirol azpiegitura batzuk ere barne hartzen dituela. Hala ere, “parterik garrantzitsuena futbol estadioarena da, amateurra baino kirol profesionala lehenesten delako”, kritikatu du EH Bilduko ordezkariak.

Pandemian egindako proiektuaren zailtasuna aitortu du Iriondok, eta eskerrak eman dizkie langileei egindako ekarpenagatik. Hala ere, “zerbait gaizki egin bada, argitu egin behar da” esan du irmotasunez, diru publikoaren kudeaketaren gardentasuna eta egindakoaren erantzukizun publikoa eta politikoa argitzeko beharra azpimarratuz.

Tolosalea. Tolosaldeko EAren Alea aldizkariaren 3. zenbakia
Jada urtebete pasa da Covid-19ak eragindako pandemiak gure bizitzan eragin zuzena izaten ari dela. Garai gogorrak bizitzen ari gara. Zoritxarrez, denok jasaten gabiltza neurri handiagoan edo txikiagoan horrek dakartzan ondorioak.

Osasuna eta zaintza ezinbesteko bihurtu dira gure egunerokotasunean eta norberak bere burua zaintzen arduratzean gain, ingurukoak zaintzea ere tokatzen zaigu. Erantzukizunez jardun behar dugu ezarritako osasun neurriak betez; hori baita pandemia honi aurre egiteko bide bakarra.

Tolosaldeko EAko Alea Aldizkariaren 3. zenbakia duzu hemen.

TOLOSALEA 3

Zertan da Pasaiako lonja? Iker Intza gure batzarkideak diputatuari galdetu dio
Pasaiako lonjaren proiektuaren inguruan galdetu dio Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa diputatuari Iker Intza, EH Bilduko batzarkideak, eta herritarrei emandako hitza betetzeko eskatu dio.

Intzak gogorarazi duenez, hamar urte igaro dira “mediatikoki eta hauteskundeei begira behin eta berriz erabili bai baina gauzatu ez den obra hasi zenetik”. “Gipuzkoako Foru Aldundiak berroneratzea finantzatu du eta proiektuarekin konprometitu da, orain portu inguruan bizi diren bizilagunei erantzuna eman behar die”, azpimarratu du EH Bilduko ordezkariak.

Intzak galdera zuzenak egin ditu: Lonjako terraza egingo da ala ez? Lonja osorik amaituko da, 10 urteren ondoren? Zertan da Pasaiako lonjaren obra? Sortu al da hitzemandako hiri-portu batzordea Pasaiako Portuko Agintaritzarekin? Zeintzuk dira Aldundiaren konpromisoak lonjaren obra amaierara arte egin dadin?

Galdera zuzenak eginda ere, Batzar Nagusietako Presidentetzak diputatuak ez duela erantzuteko eskumenik eta zalantzak bere horretan geratu dira.

Ikusi hemen Intzaren hitzartzea: https://1drv.ms/u/s!ArqFFRwBzykFmadWH5Jd5h-0rkETOA?e=PBJnZX

Zertan da Pasaiako lonja? Iker Intza gure batzarkideak diputatuari galdetu dio
Pasaiako lonjaren proiektuaren inguruan galdetu dio Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa diputatuari Iker Intza, EH Bilduko batzarkidea, eta herritarrei emandako hitza batetzeko eskatu dio.

Intzak gogorarazi duenez, hamar urte igaro dira “mediatikoki eta hauteskundeei begira behin eta berriz erabili bai baina gauzatu ez den obra hasi zenetik”. “Gipuzkoako Foru Aldundiak berroneratzea finantzatu du eta proiektuarekin konprometitu da, orain portu inguruan bizi diren bizilagunei erantzuna eman behar die”, azpimarratu du EH Bilduko ordezkariak.

Intzak galdera zuzenak egin ditu: Lonjako terraza egingo da ala ez? Lonja osorik amaituko da, 10 urteren ondoren? Zertan da Pasaiako lonjaren obra? Sortu al da hitzemandako hiri-portu batzordea Pasaiako Portuko Agintaritzarekin? Zeintzu dira Aldundiaren konpromisoak lonjaren obra amaierara arte egin dadin?

Galdera zuzenak eginda ere, Batzar Nagusietako Presidentetzak diputatuak ez duela erantzuteko eskumenik eta zalantzak bere horretan geratu dira.

Ludopatiaren kontra lanean hasiko da Gipuzkoako Diputazioa, Andoni Iriondok proposatuta
Ludopatiaren arazoaren aurkako lanari ekiteko eskatu dio Gipuzkoako Diputazioari Andoni Iriondo, EH Bilduko batzarkide eta Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusiak. Alde batetik, udalekin koordinatuta Gazteleku eta kultur etxeetan ludopatiari buruzko informazio kanpaina egin dezan eskatu du Iriondok. Eta bestetik, prebentzio lanen oinarria izango den azterketa abian jarri dezala, bizi dugun izurrite garaian apustuek duten eragina ezagutzeko.

Bi eskaera horiek aho batez onartu dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Era berean, apustu etxeak zabaltzeko baimena bertan behera utzi dezan dei egin dio Jaurlaritzari EH Bilduko ordezkariak, larrialdi egoeran ludopatiaren arriskuaren hazten delako; eta eskaera hori EAJ eta PSEren botoekin atzera bota da.

Salatutako egoera ez da berria, aitortu du Iriondok, eta horrek erakusten du “gaiari erantzun irmorik eman ezean, arazoak larritzen direla”. Batzarkideak azaldu zuenez, ludopatia arazoa bereziki larria da Hegoa Euskal Herrian, Espainiar estatuaren barruan apostu-etxeen gastuan liderra baitira EAE eta Nafarroa.

Jokoaren arazoa gehien sufritzen dutenak gizon gazteak dira, eta hori ez da kasualitatea, esan du Iriondok: “Gazte askorentzat kontratu soziala hautsia dago: %40ko langabezia tasa, etorkizun hobe baten esperantzarik ez, emantzipatzeko aukerak VPOko loteria batera murriztuak, 1.000€ soldata utopia bihurtua, etab. Gainera, pandemiako murrizketak eta aisialdia aukera gutxi”.

Iriondok Estatu espainiolean ludopatiari aurre egiteko neurriak hartzen hasi direla gogoratu du eta horretarako, beste batzuen artean, gazteentzako aisialdi eredu berria lantzea garrantzitsua dela esan du. “Apostu-etxeen arazoa etengabe mahai gainera etorriko da ez bazaio erantzun irmoa ematen behingoz”, esan du batzarkideak: “Has gaitezen lanean; has gaitezen gure bizitzak erdigunean jartzen”.

Ostalaritza eta turismoaren sektore-mahaia deitzeko eskatu dio Uriguenek Jaurlaritzari
Ostalaritza eta turismoak bizi duten egoera larriari konponbideak bilatzeko eta neurriak adosteko sektorearen mahaia deitzeko eskatu dio Uriguenek Eusko Jaurlaritzari gaurko Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran. Ezin dira ostalariak bide bazterrean utzi, esan du Uriguenek eta Jaurlaritzari benetako lidergoa hartzeko eskatu dio, “beste herrialdeetan bezala, neurriak hartu behar ditu”.

EH Bilduko batzarkideak adierazi duenez turismoaren eta ostalaritzaren sektore-mahaia deitzea da erreskate plan integrala egiteko modurik egokiena, “denon ekarpenak jasoz eta adostasunak bilatuz”. Jaurlaritzak du arlo horietan neurriak hartzeko eskumena, gogoratu du Uriguenek bere hitzartzean, eta “horregatik berari eskatu behar zaio sektorearentzat neurri murriztaileak ezartzeko beharra baldin badu (zenbait kasutan hartutako neurriak zalantzazkoak izan daitezke, edozein modutan), irtenbideak ere planteatzea beharrezkoa” dela, beti ere “beste administrazioekin elkarlanean, aldundiekin, udalekin eta, derrigorrez, sektorearekin”.

Edonola ere, EH Bilduren ustez neurriak zeintzuk izan beharko lirateke argi utzi du PPk aurkeztutako ekimenari Uriguenek defendatutako emendakinak: ostalaritzako lokalen alokairuen beherapen orokorrari ekiteko euskarri juridikoa egituratzea, sektorearen galeren konpentsazio ekonomikoa ezartzea, sektoreari laguntzeko lerro iraunkorra sortzea, aldi baterako enplegu-erregulazioan dauden langileentzako osagarria abian jartzea, gutxienez 1.200 euro jasoko dutela bermatzeko, eman gabeko zerbitzuen tasak (ura, terrazak,…) ez kobratzea,…

Edonola, PPren ekimena dagoen arazoari aurre egiteko hankamotz geratzen dela kritikatu du Uriguenek: “Badirudi talde politiko guztiak ados daude egoeraren larritasunean, baina gero benetan planteatzen diren ekimenetan batzuek ez dute benetako apustua erakusten”.  Diskurtsotik harago joateko beharra adierazi du EH Bilduko batzarkideak, “benetako errekurtsoak, benetako baliabideak, jarri mahai gainean jarri behar dira”.