EA - Eusko Alkartasuna » Alkartasuna Fundazioa

Blanco: “Otsailaren 23koen ondoren, Estatuak Euskal Herrian eskubide urraketei inguruko dokumentuak desklasifikatu behar ditu”
Idazkari nagusiak Gasteizen Martxoaren 3a, 78ko Sanferminak, Zabalza kasua eta GALenak aipatu ditu Bermeon ospatutako Itsas Gudari Egunean

Itsas Gudari Eguna, Alkartasuna Fundazioarekin batera urtero Gerra Zibilean Euzkadiko Gudontzidiko gudariak omentzeko antolatzen dugun deialdia, gaur ospatu dugu Bermeon. Hitzorduak bi ekitaldi izan ditu aurten ere. Lehena, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskulturan, Naiara Fernandez Madariaga Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak aurkeztuta. Eba Blanco de Angulo, idazkari nagusiak, eta Imanol Urrutia Barriketak, ikurrina igo eta lore-eskaintza egin diete lurmuturreko uretan demokrazia frankismoaren aurrean defendatu zuten gudari ausartei.

Hedabideei egindako adierazpenetan, Blancok Espainiako Estatuak diktaduran zein trantsizioan izan zuen papera izan du hizpide. Duela hogeita bost urte Alemaniak Gernikako bonbardaketan izan zuen ardura historikoa bere gain hartu zuela gogoratu du. “Noiz aitortuko du Espainiako Estatuak frankismoak Euskal Herrian eragindako triskantzetan izan duen ardura? Ia berrogeita hamar urte daramatzagu itxaroten”, gogoratu du. “Egia da biktima batzuk aitortu dituztela, Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren kasuan bezala, hain zuzen ere, astearte honetan bere berrogeita hamargarren urteurrenean gogoratuko duguna, baina Espainiako Estatuak, guztiaren gakoa aitortu gabe jarraitzen du: hau da, bere erantzukizun politikoa” gaineratu du alderdiaren buruak.

Joan den asteazkenean kolpearen dokumentazio ofiziala desklasifikatzearen harira, O23a ere aipatu du. ““Otsailaren 23koen ondoren, Estatuak Euskal Herrian eskubide urraketen inguruko dokumentuak desklasifikatu behar ditu, hala nola, Martxoaren 3koak Gasteizen, 78ko Sanferminak, Zabalza kasua eta GALekin lotutakoak”, esan du. Blancoren hitzetan, “Estatuak guztiz demokratikoa izan behar du, eta ez demokrazia salbatzearen ordez, 78ko erregimena indartzeko estatu kolpea eman zuen estatu sakona. Benetan hala bada, Sekretu Ofizialen Legea indargabetu behar du”.

Bigarren ekitaldian, Bermeoko Kafe Antzokian, Meritxell Elgezabal Intxaurragak aurkeztuta, Pello Otxandiano Kanpo, EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Idurre Bideguren Gabantxo senataria, eta Edriga Aranburu Agirre, Bizkaiko batzarkidea, solasaldian aritu dira. Burujabetzan aurrera egitea ahalbidetuko duen estatus politiko berri baten beharraz, Euskal Errepublika lortzeko helburuarekin. Eskubide historiko eta demokratikoak, justizia soziala, eredu ekonomikoa, finantzarioa eta fiskala, jorratu dituzte, baita herri erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren eraldaketak zerrendatu ere.

Euskal Errepublikarantz burujabetzan aurrera egiteko estatus politiko berri baten beharraren inguruan garatuko da aurtengo Itsas Gudari Eguna
Matxitxakoko omenaldiaren ondoren, Pello Otxandiano Kanpo, Idurre Bideguren Gabantxo, eta Edriga Aranburu Agirrerekin solasaldia izango da Bermeon

Itsas Gudari Eguna, hots, Gerra Zibilean Euskadiko Gudontzidiko gudariak omentzeko ekitaldia, martxoaren 1ean, igandean, antolatu dugu Bermeon Alkartasuna fundazioarekin batera.

Hitzorduak bi ekitaldi izango ditu aurten ere. Lehena, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskulturan Naiara Fernandez Madariaga, Eusko Legebiltzarkideak aurkeztuta. Eba Blanco de Angulo, idazkari nagusiak, eta Imanol Urrutia Barriketak ikurrina altxatuko dute, eta lore-eskaintza egingo diete lurmuturreko uretan frankismoaren armadaren aurrean Euskadi defendatu zuten gizon ausartei. “Badira hogeita bost urte Alemaniak Gernikako bonbardaketan bere erantzukizun historikoa bere gain hartu zuela. Noiz aitortuko ditu Espainiak frankismoak Euskal Herrian eragindako kalte izugarriak? Ia berrogeita hamar urte daramatzagu halakorik gertatu gabe, baina guk, urtez urte, kolpismo faxistaren aurrean gure herria defendatzeagatik bizia eman zuten gudariak omentzen jarraitzen dugu”, adierazi du Blancok.

Matxitxakoko ekitaldia amaituta, Itsas Gudari Egunak Bermeoko Kafe Antzokian jarraituko du, eta bertan Meritxell Elgezabalek aurkeztuta, Pello Otxandiano Kanpo, EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Idurre Bideguren Gabantxo senataria, eta Edriga Aranburu Agirre, Bizkaiko batzarkidea, solasaldian arituko dira. Euskal Errepublika lortzeko helburuarekin, burujabetzan aurrera egitea ahalbidetuko duen estatus politiko berri baten beharraz hain zuzen ere. Eskubide historiko eta demokratikoetatik hasi, justizia sozialetik pasa, eta eredu ekonomiko, finantzario eta fiskaleraino. Euskal Herriaren erronkei aurre egitea ahalbidetuko duten beharrezko eraldaketak jorratuko dituzte ere.

Zaintzen Zain- Who Cares jardunaldiak zainketen krisia aztertuko du Bilbon
Herritarrok zaintza sistema duin bat lortzeko ditugun arazoak ikusita, Alkartasuna eta Coppieters fundazioek erronka sozial hori aztertuko dute aditu europarrekin, prisma feminista batetik

Zaintza behar duten beste pertsona batzuez arduratzeak, zuzenean edo zeharka eragiten digu biztanleriaren zati handi bati. Gainera, lehenago edo beranduago, ia herritar guztiok beharko dugun zerbitzua da. Hala ere, pribatizazioa eta prekarietatea zainketen kalitatea arriskuan jartzen duen mehatxu bikoitza da. Beraz, gaur egun, zaintza sistema publikoa eraikitzen, edo suntsitzen ari gara?

Alkartasuna eta Coppieters fundazioetatik urtarrilaren 24an, larunbata, Bilboko EHUko Bizkaia Aretoko Baroja auditorioan antolatutako Zaintzen Zain- Who Cares jardunaldiak funtsezko galdera horri erantzuten saiatuko gara. Horretarako, doako jarduera bat programatu dugu, aldibereko itzulpenarekin, eta gaian interesa duen edonorentzat irekia. Europako adituak eta Euskal Herriko eragile sozial eta laboralak, beren ikuspuntuak justizia sozialeko politiketatik jorratuko dituzte, pertsonak zainketen erdigunean jarriz, eta beti ere ikuspegi feminista batetik.

Zaintzen Zain-Who Caresen programa 10:00etatik 13:30era garatuko da, eta honako hauek parte hartuko dute: Kathleen Lynch doktorea, Irlandako Gobernuko Giza Eskubideetarako eta Berdintasunerako komisarioa; Nena Georgantzi, Galwayko (Irlanda) Unibertsitateko doktorea; Tine Rostgaard, Danimarkako Roskilde Unibertsitateko Gizarte eta Enpresa Zientzien Saileko irakaslea, eta Dana-Carmen Bachman, Europako Batzordeko Eskubide Sozialen eta Inklusioaren Unitateko burua. Halaber, Euskal Herritik, Ane Izagirre soziologia eta gizarte langintzako ikertzailea, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea izango da bertan, Denon Bizitzak Erdigunean plataformako, Maitelan herritarren kooperatibako, Arrasateko Udaleko eta ZainSareko ordezkariekin batera.

Sozialdemokrazian oinarritutako estatus politiko berria aldarrikatu dugu
Estatus politiko berriaren negoziazioa legealdirako lehentasun bezala berreskuratu behar dela azpimarratu dugu

Estatus politiko berri baterako bidea sozialdemokraziatik jorratzea aldarrikatu du gure Harreman Instituzionaletako idazkari Iker Ruiz de Egino Begoñak, Alkartasuna Fundazioaren Itsas Gudari egunean. “Oro har euskal gizartea aurrerakoia da baina kontserbadorea aldi berean. Gehiengook muturreko ideologietatik urruti kokatzen gara, hortaz, sozialdemokrazia izan beharko luke estatus berriaren oinarria”, azaldu du.

Estatus politiko berri baten beharra politikaren “lehen lerrora” eramatea eskatu du Ruiz de Eginok. “Aste osoa daramagu fiskalitateaz eta AHTak nondik pasa behar duen eztabaidatzen. Zentzugabekeria da. Eztabaidak askoz ere onuragarriagoak izango lirateke herritarrentzat, herri ikuspegi batetik egingo bagenitu eta ez lurralde interesetatik. Herri txiki bat gara, baina komunitate handi bat”. Ildo horretatik eskatu du EAEko legealdi honetako helburua estatus berria onartzea izatea. “Batzuk abertzale harroak gara, eta Erabakitzeko Eskubidearen aldeko gehiengo politikoa dago, baina guztiok gure bizi-kalitatea hobetu nahi dugu. Gernikako Estatutuak jada ez du balio herri bezala aurrean ditugun erronkei aurre egiteko”, gehitu du bozeramaileak.

Bermeon egin ditu adierazpenak, Alkartasuna Fundazioak antolatutako Itsas Gudari Egunean. Estatus politikoa eta erabakitzeko eskubidea izan dira, hain zuzen, eguneko gai nagusia. Hauen inguruan aritu dira ‘Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’ solasaldian. Autodeterminazioa eta independentziarako bidean Euskal Herriak dituen erronka eta aukerei heldu die ekitaldiak. Estatutu berriaren proposamena, Europar Batasunean argitasun esparru baten beharra eta negoziazio politikoari buruz hitz egin da, besteak beste.

Gasteizen legebiltzarkide eta EH Bilduko Politika Instituzionaleko arduraduna, Unai Urruzuno Urrestik, prozesuan aurrera egiteko leihoa identifikatu du. “Madrilen beste gobernu bat dago, ez dut kalifikatuko baina beste bat da, eta Euskal Herritik abiatuta aukera berria landu behar dugu”.

Idurre Bideguren Gabantxo, koalizio independentistaren senataria eta Bermeoko alkate ohia, solasaldian aritu da ere. Estatuko erakundeetan subiranotasunaren alde egiten den lanari buruz hitz egin du. “Herri bezala guregan eragina duten gaiei buruz hitz egiten den eremuetan dauden negoziazioetan parte hartzearen garrantzia erakusten ari gara”. Esan duenez, “Estatuaren egoera eta unea batetik, eta hauteskundeetako emaitzek bestetik, gure kabuz erabakitzeko ireki duten zirrikitua aprobetxatu behar dugu”.

Gizarte eragileen hitzak ere entzuteko aukera egon da. Gure Eskuko ordezkari Irantzu Perello Lafuenteren hitzetan “gure helburua herria ez lokartzea da. Guztiok batera bultza eginez, gure herria aske izatea lortu dezakegu, ez dugu zergatik Konstituzioaren menpe egon behar”.

Zelai Nikolas Ezkurdia legelariak, bere aldetik, erabakitzeko eskubidea Europako legerian kokatu du. Hain zuzen ere bermeen araubide europarra defendatu du auziaren balizko irtenbide bezala. “Tresna aproposa izan daiteke hain oinarrizkoa den erabakitzeko eskubidea lortzeko bidean aurrera egiteko”.

‘Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’ solasaldiarekin ospatuko du Alkartasuna Fundazioak 2025eko Itsas Gudari Eguna
Hainbat ekimen burutuko dira Bermeon, Eba Blanco, Idurre Bideguren, Zelai Nikolas eta Irantzu Perello elkartuko dituen solasaldia besteak beste

Urtero bezala, alderdiaren Alkartasuna Fundazioak Itsas Gudari Eguna ospatuko du Bermeon, martxoaren 2an, 1937an Matxitxako lurmuturraren inguruetan gertatutako itsaso-borroka oroitzeko asmoarekin. Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturan egingo den omenaldiarekin batera, ‘Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’ solasaldia ere antolatu du Fundazioak.

Egunaren jarduerak hasteko, ohiko lore-eskaintza egingo da itsasoan. Goizeko 11:00etan ekitaldiek lehorrean jarraituko dute ikurrinaren altxaerarekin eta gudariei omenaldiarekin ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturan. Orain dela 88 urte bertako uretan borrokatu zuten itsas-gudariak oroituko ditu Alkartasuna Fundazioak.

Ondoren ‘Demokrazia. Erabakia. Subiranotasuna’ solasaldia burutuko da Bermeoko Kafe Antzokian. Lehen mailako hizlariak elkartuko dira bertan: Eba Blanco de Angulo, Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusia, Idurre Bideguren Gabantxo EH Bilduko senataria eta Bermeoko alkate ohia, Zelai Nikolas Ezkurdia legelaria eta Irantzu Perello Lafuente Gure Eskuko kidea, hain zuzen.

Euskal Herriaren estatus politiko berriaren eta berme guztiekin erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio sozialari buruzko topaketa izango da. Gaia bai erakunde publikoetatik egindako lanaren, zein eragile eta legelarien ikuspuntutik jorratuko dute aipatutako lau emakumeek. Hortaz, Estatutu berriaren proposamena, Europar Batasunean argitasun esparru baten beharra, negoziazio politikoa, eta ‘Gure Esku’-ren lana aztertuko dira, besteak beste.

Baleak Elkartea, Philippe Aramendi, Jokin Etxebarria eta Irungo Harrera Sarea, Alkartasuna fundazioaren saridunak
Euskal kultura eta euskara sustatzeagatik, normalizazio politikoari eta gizarte-kohesioari egindako ekarpenengatik eta migratzaileekin egindako lan humanitarioagatik Nestor Basterretxearen “Zazpiak bat” domina jasoko dute urriaren 26an, Baionan

Alkartasuna fundazioak 2024ko Alkartasuna sariekin omenduko ditu Baleak Elkartea eta Philippe Aramendi abertzale historikoa, euskal kultura bultzatzeko egindako lanagatik. Jokin Etxebarria “Bake Bidea” mugimendu zibileko kidea Euskal Herriaren garapen eta kohesioari egindako ekarpenengatik, eta Irungo Harrera Sarea, migratzaileekin egindako lan humanitarioagatik.

Sariak Urriaren 26an banatuko dira, Baionako Le Bayonne hotelean, goizeko 11:00tan hasiko den ekitaldian.

Alkartasuna fundazioak aintzat hartu du Baleak Elkarteak 1987tik euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko egin duen lana. Euskara ikastaroak, bertso saioak, euskal kantutegi herrikoia zabaltzeko jarduerak edota topaketa gastronomikoak antolatu dituzte urte hauetan zehar.

Philippe Aramendi abertzale historikoak ere omenaldia jasoko du. Ibilbide luzea egin du Urruñako (Lapurdi) hezkuntza eremuan euskararen sustapenean, bai Seaska Ikastolen Elkarteko lehendakariordea gisa, Piarres Larzabal Kolegioaren eta bertako ikastolen buru bezala edo Ezkerreko Mugimendu Abertzalea (EMA), Abertzaleen Batasuna (AB) eta Euskal Herria Bai (EH Bai) koalizioko militantziaren bidez. Gaur egun Urruñako alkatea da eta Euskal Herriko Mankomunitateko (Iparralde) kidea.

Normalizazio politikoari eta gizarte-kohesioari egindako ekarpenengatik jasoko du saria Jokin Etxebarriak Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko “Bake Bidea” mugimendu zibileko kideak. Euskal preso eta iheslari ohiei herritartasun estatusa berreskuratu eta bizitza duina berreraikitzeko laguntza ematen dien Ipar Euskal Herriko Harrera Elkarteko koordinatzailea ere bada.

Irungo Harrera Sareak egindako lana ere aitortuko du Alkartasuna Fundazioak. 2018An sortu zen auzo-antolakuntza solidariotik, prekarietate eta abandonu egoeran dauden migratzaileei harrera duina egiteko. Elikagaiak, garbiketa, arropa eta osasun-laguntza ematen ditu eta, horrez gain, arreta humanitario integralerako eskubidearen aldeko kontzientziazio-ekintzak antolatzen ditu.

Guztiek egindako ekarpenengatik Nestor Basterretxearen “Zazpiak bat” domina jasoko dute.

Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatuko dute igandean Bermeon
Datorren igandean, martxoak 3, Alkartasuna Fundazioak eta Eusko Alkartasunak Itsas Gudari Eguna ospatuko dute, urtero bezala, Bermeon. Egun honek Matxitxako lurmuturreko bataila oroitarazten du, non heroikoki Euzkadiko Itsas Gudarostearen bouek matxinatutako bando frankistaren Canarias gurutzaontziari aurre egin zioten.

11:00etan, Matxitxako lurmuturrean, Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko Guda’ eskulturaren inguruan, omenaldia egingo da. Bertan lore eskaintza eta ikurrina igoko dira.

12:15etan, Bermeoko Kafe Antzokian, ekitaldi politikoa egingo da Rakel Goñi Bizkaiko Lurralde koordinatzailearen hitzartzearekin. Ondoren, ‘herrigintzatik naziogintzara’ mahaingurua izango da Nadia Nemeh (Bermeoko alkatea), Idurre Bideguren (Bermeoko alkate ohia eta EH Bilduko senataria) eta Naiara Fernándezen (Bermeoko zinegotzi ohia eta Eusko Legebiltzarrerako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia) parte-hartzearekin.

Eusko Alkartasunak eta Alkartasuna Fundazioak Alkartasuna aldizkariaren ale berria argitaratu dute
Eusko Alkartasunak eta Alkartasuna Fundazioak Alkartasuna aldizkariaren ale berri bat argitaratu dute 2023ko urtekari gisa. Gainera, aldizkariaren 74. zenbaki horretan Espainiako estatuan lurralde-ereduari buruz irekitako eztabaida, Europako hurrengo hauteskundeak, hezkuntza-legea eta etxebizitza eskuratzeko arazoak ere jorratzen dira.

Alkartasuna Aldizkaria

Eusko Alkartasunaren erronka politikoei buruzko barne-eztabaida eraman du alderdiko 37. urteurrenaren ekitaldia
Eusko Alkartasunak mahai-inguru batekin ospatu du Gasteizen bere 37. Urteurrena, hots, duela ia lau hamarkada jaio zen tokian.

Ordubetez, gogoeta eta azterketa-esparru interesgarria sortu dute Idurre Bidegurenek (senataria Madrilen), Lore Martínez Axpek (parlamentaria Gasteizen), Xebe Txoperenak (parlamentaria Nafarroan), Lorena López de Lacallek, (Nazioarteko Harremanetarako Idazkaritza), Iñaki Ostolazak (Zumaiako alkatea) eta Jokin Melidak (Gipuzkoako batzarkidea). Ondoren, publikoa sartu da eta eztabaidara.

Ekitaldia ixteko, Eba Blanco idazkaritza nagusiak hitza hartu eta efemeridea ospatu du, “harrotasunez egindako lanagatik, eta denbora honetan lurperatu nahi izan gaituzten guztien etsipenerako”, esan du, ikasturte politiko berriari hasiera emanez. “EAJk bizikleta estatiko batean gintuen, baina orain atzeraka goaz pedalekin, Osakidetzarekin, hezkuntzarekin eta Ertzaintzaren polizia-ereduarekin bezala. Eraikuntza nazionalean, Urkulluk orain txisteratik atera berri du konbentzio konstituzionalaren ipuina, plan bat dutela emateko, baina guztiok dakigu planteamendu hori ez dela inora joango. Guzti hau aldatzeko tresna bakarra gara eta Lehendaritzaren bila goaz”, esan du Blancok.

Eusko Alkartasunaren erronka politikoei buruzko barne-eztabaida eraman du alderdiko 37. urteurrenaren ekitaldia
Eusko Alkartasunak mahai-inguru batekin ospatu du Gasteizen bere 37. Urteurrena, hots, duela ia lau hamarkada jaio zen tokian.

Ordubetez, gogoeta eta azterketa-esparru interesgarria sortu dute Idurre Bidegurenek (senataria Madrilen), Lore Martínez Axpek (parlamentaria Gasteizen), Xebe Txoperenak (parlamentaria Nafarroan), Lorena López de Lacallek, (Nazioarteko Harremanetarako Idazkaritza), Iñaki Ostolazak (Zumaiako alkatea) eta Jokin Melidak (Gipuzkoako batzarkidea). Ondoren, publikoa sartu da eta eztabaidara.

Ekitaldia ixteko, Eba Blanco idazkaritza nagusiak hitza hartu eta efemeridea ospatu du, “harrotasunez egindako lanagatik, eta denbora honetan lurperatu nahi izan gaituzten guztien etsipenerako”, esan du, ikasturte politiko berriari hasiera emanez. “EAJk bizikleta estatiko batean gintuen, baina orain atzeraka goaz pedalekin, Osakidetzarekin, hezkuntzarekin eta Ertzaintzaren polizia-ereduarekin bezala. Eraikuntza nazionalean, Urkulluk orain txisteratik atera berri du Konstituzio Konbentzioaren ipuina, plan bat dutela emateko, baina guztiok dakigu planteamendu hori ez dela inora joango. Guzti hau aldatzeko tresna bakarra gara eta Lehendaritzaren bila goaz”, adierazi du Blancok.