Pertsona talde batek Zornotzan gazte bati emandako jipoia gaitzesten du Eusko Alkartasunak, eta azkenaldian dagoen erasoen gorakada salatzen du.

Eusko Alkartasunak ohartarazi duenez, “sare sozialetan hasi zen joera gazte batzuen errealitatera pasatzen ari da. Nahiz eta gazte horiek gutxienak izan, haien ekintzen ondorioak dramatikoak dira”.

Eusko Alkartasunak salatu duenez, eraso horien biktima nagusiak “emakumeak, homosexualak eta bullyinga pairatzen duten pertsonak dira, eta beste behin ere, tamalez, gazteen artean patriarkatuaren hazia fruituak ematen ari dela frogatu da”.

Azkenik, Eusko Alkartasunatik gure babesa eta elkartasuna helarazi nahi diogu biktimari eta “horrelako erasoak berriro ez errepikatzea eskatzen dugu”.