Muruari bere agurra emateko ekitaldi bat antolatuko du EAk hurrengo egunetan Imanol Muruaren heriotzarekin Eusko Alkartasunak «militante konprometitu bat» eta euskal abertzaletasunak «erreferente» bat galdu dutela nabarmendu du Unai Ziarreta EAko presidenteak. «Gizon handi bat joan zaigu. EAren oinarrizko ideiak azkeneraino defentzatzen zituen, eta erreferente bat zen Zarautzen, Gipuzkoan eta Euskal Herri osoan. Lur jota gaude!», adierazi zion Berria-ri atzo gauean. Imanol Murua alderdiko gizona zela gogoratu zuen Ziarretak, «ondo sentitzen zen bitartean jarraitu zuen alderdiaren batzarretara joaten».

Halaber, ideiak «gogor eta sutsu» defenditzen zituen pertsona zen, baina aldi berean «oso pertsona gertukoa zen, argia eta zuzena». Muruari bere agurra emateko ekitaldi bat antolatuko du EAk hurrengo egunetan.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta