Eusko Alkartasunako idazkari nagusi Pello Urizarrek Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza ponentzia abian jartzeko eskatu dio EAJri. “Erailketa gaizki egon zen, dago eta egondo da” azpimarratu du Urizarrek, eta gaineratu EAk “hori beti argi” izan duela. Zentzu horretan, baieztatu du Eusko Alkartasuna Eraikiz-ek Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen komisioaren aurrean aurkeztutako proposamenarekin “ehuneko ehunean identifikatuta sentitzen” dela, eta gaineratu du “identifikazioa garbi”a dela, “biolentziak ez du inoiz balio izan eta etorkizunean ere ez luke balio behar”.

Urizarrek, gainera, gogoratu du komisioan EH Bilduko bozeramale Julen Arzuagak argi utzi zuela “hilketa, estorsio, mehatxu, baiketa eta torturak gaizki daude”.

Entzun elkarrizketa osoa.