Eusko Alkartasuna, berriz, kezkatuta dago Urkulluri ez diotelako sendotasunik ikusi kontsulta defendatzeko jeltzaleen plan estrategikoaren aurpezpenean. Autonomia bertan behera geratzen bada legalitatea errespetatzen jarraituko badu galdetu dio EAJri Unai Ziarreta EAko presidenteak. Izan ere, Alfonso Guerrak, Diputatuen Kongresuko Konstituzio Batzordeko presidenteak, aukera hori bazegoela ohartarazi zuen iragan astean. Horregatik, ´gertatzen dena gertatzen dela ere´ EAk kontsulta defendatuko duela baieztatu du.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta