EAk akusazioen bultzada politikoa salatu eta inolako oinarririk ez dutela nabarmendu du.

EAko ordezkariek parte hartuko dute bihar Euskal Herriko udaletxeen aurrean Udalbiltzaren aurkako sumarioan auzipetuen alde egingo diren elkarretaratzeeetan, “duela zazpi urte egindako akusazioek inolako oinarririk ez dutelako eta haien sostengu bakarra bultzada politikoa baino ez delako”.

EAk epaileak absoluzioa erabakitzea nahi du, Egunkaria auzian bezalaxe, bi sumarioak oso antzekoak direlako, era horretan prozesua buka dadin. Santi Merino EAko Politika Instituzionaleko idazkariak Bilboko Udaletxearen aurrean egingo den kontzentrazioan parte hartuko du.

Jatorria: Eusko Alkartasuna