Igeriketa ikastaroetan klase bakoitzeko haur kopurua murriztu beharra defendatu du Bruno Zubizarretak, segurtasuna bermatzeko helburuarekin.
Zubizarreta, EH Bilduko zinegotzia Bilbon eta EAko Hiriko Batzorde Eragileko presidenteak esan duenez, igeriketa irakasleek maila ona izan arren, kexa asko daude zerbitzuaren inguruan, kasu batzuetan monitore bakoitzak 17 haur dituelako bere klasean.
Euskal Herriko gainontzeko hirietako ratioen gainetik daude Bilbokoak, baita zerbitzua ematen duen enpresa Bilbao Kirolak-eko berdina den kasuetan ere.
Zaila dute oso irakasleek ondo lan egitea, eta larriagoa dena, Zubizarretak esan duenez, ez da ikastaroetan parte hartzen duten umeen segurtasuna bermatzen. Egia da, zinegotziak aitortu duenez, ez dagoela ratioei buruzko araudi zehatzik, baina “horrek ez du esan nahi uko egin daitekeenik zerbitzuaren kalitatea zaintzeari eta are gutxiago segurtasuna bermatzeari”.
Ratio proposamen landua aurkeztu du Zubizarretak gaur egin den Osoko Bilkuran, baina Bilboko EAJren ohiko jarrerak atzera bota du zinegotziaren lana.