Pendiente du EAEk Udal Legea duela 30 urte eta EH Bildu eta EAJren arteko adostasunaren bidez, onartzeko bidean dago.
Udal Legea onartzeak berebiziko garrantzia du udalen funtzionamendurako eta Eusko Alkartasunarentzat oinarrizkoa da, munizipalistak garen aldetik.
Horregatik, Pello Urizarrek, Eusko Alkartasunako idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkideak esan duenez, EAEn Udal Legea lortzeko “aukera historikoa dugu aurrean”.
Udal Lege propiorik ez duen autonomia bakarra da EAE, Urizarrek gogoratu duenez, “eta horrek arazo larriak sortzen dizkio udalei, murrizketak egitera behartzen duen Estatuko legearen menpe baitaude, eta horrek eragin txarra du gizartean”.
EH Bildu eta EAJk legearen mami gehiena adostuta dute, polemika gehien sortzen duen finantziazioa falta delarik.
EH Bildurentzat, “funtsezkoa da finantziazioari buruzko akordioa lortzea, bestela lortutako akordioak ez dira ezertarako balio”. Izan ere, udalek gizarteari eman behar dizkioten zerbitzuak ordaintzeko haina baliabide izan behar dituzte.
Finantziazioari buruzko da hain zuzen ere EH Bilduk EAJri egindako azken proposamena. Proposamen horrek “gure udalek horrenbeste nahi duten Udal Legea posible egitea” espero du Urizarrek.
EH Bilduk finantziazioari buruz aurkeztu duen proposamena Eusko Alkartasunak bere garaian egin zuenarekin antza handia du: udalek bere beharrak betetzeko behar duten finantziazioa eduki behar dute, eta udalek botoarekin parte hartu behar dute bere finantziazioari buruzko erabakiak hartzen diren eremu guztietan.