Lehenik, gure Sailatik Hezkuntza Lege Organikoen proiektuak dituen zenbait aspektu eta ikuspegi onuragarri dituela LOCErekin alderatuta azpimarratu nahi ditugu.

Bigarrenik, aipatutako aspektu hauek ordea ez digutela ekarpen haundirik egiten, gure hezkuntza sisteman martxan edo gaindituta dauzkagulako.

Beste batzuen artean aipatuko nituzke

Etengabeko formakuntza

Kalitatea.

Magultasuna eta irakaskuntzaren dibertsifikazioa ahalik eta onden egokitzeko ikasleen gaitasunaren arabera.

O urtetik beharrezko irakaskuntza eta doabekotasuna.

Etorkinak eta behar bereziak dituzten ikasleak kopuru orekatsu batean hartu behar dira ikastetxetan.

Hirugarrenik, Adierazi nahi dugu zenbait esparrutan LOEK gure eskumenak murriztu eta urratu egiten dituela. Besteak beste, derrigorrezkoak ez den hezkuntza arautzen duenean.

Laugarrenik, Atzo zenbait komunikabideei ohartarazi nizuen moduan, derrigorrezko Currículo ari buruzko artikulua, 6ª, alegia, aldatzekotan zegoela PSOE ko gobernua PPra hurbildu nahian. Halaxe gertatu da eta lehenengo erredazkioak begirune handiaz tratatzen ba zituen gure eskumenak, orain esango nuke LOEK proiektuak zeukan balio erantsirik nagusiena desagertu egin dela.

Bostgarrenik, hau guzti hau, kontutan hartuta deialdia egiten diogu Estatuko gobernuari ez saiatzeko lege hau ateratzen hezkuntzarako, baizik eta errespetatzeko geure eskumenak arlo honetan. Oraindik daukagu aukera, legea, tramitazio garaian dago eta.

Jatorria: Tontxu Campos