Eusko Alkartasunako ordezkaritza batek, Nazioarteko Harreman idazkaria, Lorena Lopez de Lacalle eta Iparraldeko EAko kidea, Miren Urrestieta, bihar Parisen terrorismoen aurka izango den manifestazioan parte hartuko du.

Honela EAk frantziar herriari bere elkartasuna azaldu nahi dio terrorismoaren aurkako borrokan. Euko Alkartsuna giza eskubideen errespetua aldarrikatzen diren hitzordu guztietan egongo da beti, ondorioz, Bilboko gaurko manifestazioan eta Pariseko biharkoan egotea ezinbestekoa da.