Samina adierazi du Eusko Alkartasunak Pariseko erahilketengatik eta hildakoen ingurukoei elkartasuna helarazi nahi die
“Konponbide orokorrak” bilatzeko deia egin du alderdi abertzaleak, “tamalez arrgi geratu denez, lasterbideak hartzeak ez duelako emaitzarik ematen”
Parisen ehun hildako baino gehiago eta dozenaka zauritu utzi duen biolentzia gaitzetsi eta erahildakoen senitarteko eta lagunei elkartasuna helarazi nahi die.
Parisen egindako bezalako erasoek baieztatzen dute biolentzia ez dela inolako idelogia, ideia edo proiektua defendatzeko bidea, Eusko Alkartasunak esan duenez. Era berean, “oinazea eta biolentzia gehiegi dagoen munduan konponbide orokorrak planteatu behar dira, Palestina izan, Siria izan edo egunero hamaika errefuxiatu hiltzen den Europako sarbideak izan”, adierazi du.
“Hori da bakea eta justizia lortzeko bidea”, Eusko Alkartasunak azpimarratu duenez, eta aldiz “segurtasuna eta biolentziaren prebentzioareni zenean lasterbideak hartzeko tentazioak” alde batera utzi behar direla esan du, “tamalez atzo erarik gordinean argi geratu zenez, ez dutelako emaitza onik izaten”.