Eusko Alkartasunaren ustetan, “guztiz lotsagarria eta iraingarria da Mariano Rajoy Espainiako presidentea askatasunaren defendatzaile gisa aurkeztea gaur Iruñean, harek berak 15 foru legeri helegitea jarri dienean, Nafarroako bideragarritasun ekonomikoa kolokan jarri duenean Volkswageneko BEZaren auziarekin eta Nafarroako herritarren askatasun eta eskubide sozial eta zibilak urratu dituenean, inposizioaren bidez eta Delegazioatik etorritako erasoekin”.

“PPko buruak laugarren xedapena kentzeko adierazitako asmoak, hau da nafarron erabakitze eskubidearen azken arrastoa, errespetu falta onartezina da eta agerian uzten du eskuin nafarrak Madrilekiko eta bertako interesekiko duen menpekotasuna”. “Zoritxarrez, jarrera hori ohikoa izaren ari da Espainiako eskuinaren aldetik, kontzertu eta konbenio ekonomikoaren aurkako eraso etengabeekin eta, berriki, Ecofinen parte hartzea ukatuz. Eta ondorioz, ekonomia eta fiskalitate arloan ditugun eskumen eta eskubide historikoak ukatuz”.

“Nafarroako herritarrok erabateko eskubidea dugu gure etorkizunean zuzenean eragiten duten gai guztiez erabakitzeko, baita ondoko lurraldeekin izan nahi ditugun harreman ekonomiko, politiko eta juridikoetan ere, adibidez, EAErekin edota Iparraldearekin”.