Pello Urizarrek ohartarazi du PPk 155aren aplikazioa luzatuko duela president berria bere gustokoa ez bada, Jordi Sanchez kasu

Eusko Alkartasunaren iritziz, Carles Puigdemont presidentak Generalitateko buru berria izendatzeko emandako albora pauso ausartak gobernua eratzeko prozesua askatzen duela, Kataluniako gizarteari zor zaion ordezkaritza emateko. EAko idazkari Nagusi Pello Urizarrek PPren asmo okerrak azalean jarri ditu, baina: “Alderdi Popularrak Katalunia gobernatzen jarraitu nahi du inongo zilegitasunik gabe, baina kosta ala kosta. Jada ohartarazi dute gustuko ez duten hautagairen bat aurkeztuz gero, Jordi Sanchez kasu, 155a indarrean mantenduko dutela”. Tamalez, demokraziaren eta errepublikaren aldeko taldeen esfortzuak esfortzu, Kataluniak bidegurutzean jarraituko du.

Urizarrek galdera luzatu dio gaur Urkullu lehendakariari Legebiltzarreko kontrol saioan, 155aren inguruan espainiar gobernuak mantentzen duen jarreraren inguruan Jaurlaritzak duen postura azal dezan. EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko parlamentariak azpimarratu du 155. Artikulua ez dela inoiz izan erraminta baliagarria Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko; “ahatik, egun 155a umiliazioa da, PPk erabaki duelako Kataluniako gizartearen gehiengoari lekzioa eman behar zaiola erabaki baitu”.

EAko Idazkari Nagusiak gogoratu dio Urkulluri orain lau hile gai beraren inguruan galde egin ziola. “Itunean oinarritutako irtenbidea planteatu zenidan orduan, eta orain ere bide beretik zoaz, hori koherentea da. Baina era berean bateraezina da elkarrizketa eta 155aren inposaketa; 155a baliabide izatetik helburu izatera igaro delako”.

Eusko Alkartasunak konfiantza du Puigdemonten albora egiteak Goberna eratzeko pausoak erraztuko dituela, “ gure Esquerrako lagunek defendatzen duten gisara, gizartearen beharrak aintzat hartuko dituen gobernua behar du Herriak, errepublika independentea eratzen doazen bitartean”.

pello tribuna lazo horia 2