IMG-20180610-WA0040

IMG-20180610-WA0035

IMG-20180610-WA0027

IMG-20180610-WA0030

IMG-20180610-WA0016

IMG-20180610-WA0019

IMG-20180610-WA0018

IMG-20180610-WA0015

IMG-20180610-WA0014

IMG-20180610-WA0008

IMG-20180610-WA0006

IMG-20180610-WA0005Protagonista izan gara igande honetan.

Gutako bakoitzak egin du posible esku, buru eta bihotz kateak Donostiako Kontxatik eta Gasteizko Legebiltzarrera doazen 202 kilometroak batzea. Nonbait juxtu samar, inon besoak luzatu ezinik… baina elkartu ginen 175.000 lagunen gogoa hor, tinko.

Eta hau guztia zer, eta gure etorkizuna gure eskutan dagoela kontziente izanik, gure esku izan nahi dugula ere berau erabakitzeko aukera. Aske sentitu den Herria izan da beti gurea. Batzartua, antolatua eta askea. Eta erabakitzeko askatasun horrek jarri izan gaitu martxan hainbat aldiz, eta kalera irtenarazi gaitu asteburuan ere.

Hain zuzen protagonismo, ahalmen indar hori azpimarratu nahi dugu. Handia delako guztion artean egin genuena, baina posible izan bazen da gutariko bakoitza handi, indartsu eta beharrezko sentitu zelako. Eta horrelako herritargoa behar dugu herrigintzatik Estatugintzara salto egiteko. Posible dela sinetsi, eta egunero egunero ahalmen hori baliatu eta bideratu; lankideekin, errekaduak egiterakoan, errgubi taldean edo musika bandan, seme-alaba eta kuadrillakoen artean…

Bagoaz egiten! Martxoak 8ko planto erraldoia, asteleheneroko pentsiodunen elkarretaratze masiboak, irakaskuntzako greba luzeak, Alternatiben Herriako ekintzaileak, Altasuko gazteen injustiziari aurre egin nahi dion elkartasun olatua… Ohiko jendea gara, ezohiko ekimenak aurrera ateratzeko kapaz garenak, eskuak elkar batzen ditugunean, eta gure buruaren ardura hartzen dugunean.

Protagonista izan ginen igandean baita ere, baina hau ez da pelikula bat. Izatekotan, kapitulu askodun seriea da, gizarte justu, berdintsu eta askea lortu nahi duen herritarren inguruko seriea. Atzera buelta asko ditu, antagonistaren bat tartean, oztopo eta zailtasunak, lankidetzak…. Ez dugu seriearen amaiera kontatuko, gure esku baitago zein bukaera izango duen erabakitzea!