Lehendakariak “etxera” joateko beharrik izango ez duela esan du Unai Ziarreta Eusko Alkartasunako presidenteak, “gizartearen gehiengoak herri-kontsulta babestuko” duela argi duelako. Era beran, Ziarretak esan du Eusko Jaurlaritzak ez dituela kontsultarako lege asmoko galderak leundu, EHAKren baiezkoa lortzeko. Galderek ETArenganako gaitzespen “inplizitua” dakarte, azaldu duenez.

Kontsultarako egitasmoan euskal gizartearen baiezkoa lortzen ez badu, “etxera” joango dela azaldu du lehendakariak. Horren harira, aipatu du hau ez dela beharrezkoa izango, EAko presidenteak ez baitu zalantzarik gizartearen gehiengoak ekimena “onartuko duela”.

Batzuen arabera abstentzio handia izango da kontsultan, baina ez du horren inguruko kezkarik azaldu, “aurretik Espainiako Gobernuak jarriko dituen trabak saihestu behar baititugu”.

Helegitea

EAko presidenteak uste du “aurreikusteko modukoa” dela Gobernu sozialistak kontsultarako lege asmoari helegitea aurkeztea, eta “hiritarrei hitza” emango zaiela “Espainiako Gobernuak egiten duena kontuan hartu gabe”.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta