Irmoa ez den Arabako Probintzia Auzitegiaren ebazpena baloratu du Eusko Alkartasunak. Sektore kritikoaren salaketen aurrean Nazio Batzordeari arrazoia eman zion 2020ko uztaileko epaiari jarritako helegiteari emandako erantzuna da atzoko ebazpena.

1. Datu-basearen kudeaketari dagokionez, alderdiaren zuzendaritzak zorrotz jardun duela berresten da. Izan ere, epaiak honela dio hitzez hitz: “Ikusten dugu auzi-jartzaileen interesa MAIORGA RAMIREZ ERRO jaunaren hautagaitzari zerbitzu ematera bideratuta zegoela, eta ez alderdiaren funtzionamendua kontrolatzera soilik; hori guztia estatutuek ematen ez dieten funtzioak betetzen saiatuz”.

2. Bermapide Batzordearen jardunari dagokionez, epaiak berriz ere nabarmentu du oso modu irregularrean jokatu zuela: “EAko Bermapide Batzordearen kasuan, betekizun horiek erabat bete gabe geratu ziren. Txostenen esleipen irregularra gertatu zen, eta, ondorioz, prozedura honetako ebazpenetako bat bera ere ez zen txandakatu batzordeko beste 3 parte-hartzaile aktiboen iritziarekin bat ez zetorren batzordeko kidearekin; batzordeko kideen artean presioak egon ziren, iritzi ezberdina zuen batzordekideak boto partikularrak ken zitzan; eztabaida egin zela baieztatu dezakeen edonolako mezu trukaketa telematikorik ez dago”.
3. Primarioen prozesuari dagokionez, Batzar Nazionalak onartutako primarioen erregelamendua berregitea eskatu du epaiak, lurralde bakoitzeko 5 abalen betekizuna ez baitator bat alderdiaren beraren antolaketa-araudiarekin. Beraz, bi erregelamenduen arteko inkongruentzia zuzendu behar dugu. Epaiak honela azaltzen du: “Autoen kasuan, hiru faktore daude eta bakoitza bere aldetik aztertuta printzipio demokratikoa errespetatzen dutela esan zitekeen; baina, batera gertatzen direnez, neurrigabeko murrizketa izan ziren errekurtsogilearen ahalmen operatiboan”. Neurri horrek ez du ondorio praktikorik; izan ere, EAk kongresu aurreko prozesua ireki du, eta zuzendaritza berria aukeratuko du. EAk gogoratu du, Batzar Nagusiak, gehiengo zabalez, alderdiaren ildo politikoa ezarriko duen Kongresua deitzea erabaki duela, bere antolakuntza ezarriko duena eta hurrengo Batzorde Eragile Nazionala izendatuko duena. Epaiaren arabera, Lopez de Aberasturi, Goenaga eta Aranoaren eskubideak ez dira urratu, Exekutiban parte hartzeak ez baitie afiliazio-errolda lortzeko eskubiderik ematen.

4. Eba Blanco jarduneko idazkari nagusi izendatzeko eskaera ondoriorik gabe uzteko eskaerari dagokionez, ezetsi egin da, eta, beraz, Eba Blancok, gaur egun eta Kongresura arte, Eusko Alkartasunaren buru izaten jarraitzen du.