Jesus Mari Larrazabal Jesus Mari Larrazabalek lehendakariaren hitzak PSOEk berak ezeztatu dituela salatu du eta enpleguko politika aktiboen transferentzia hitzartzeko arazoak izango dituela ohartarazi dio Lopezi, negoziazioa paralizatu duena espainiar Gobernua izan delako.

Jesus Mari Larrazabalen iritziz, lehendakariak gaur eman dion erantzunak, enpleguko politika aktiboei buruzkoak, alegia, “agerian utzi du ez Patxi Lopezek, ez Jaurlaritzak ez dutela espainiar Gobernuari aurre egiteko inolako asmorik transferentzia hori lortzearren”. EAko legebiltzarkidearen esanetan, orain arte Lopezek kontrakoa esan duen arren, hitz horien atzean benetan dagoena zera da, ez diola bere alderdiari aurre egingo eta bere erantzuna men egitea izango dela”.

Politika aktiboei buruzko negoziazioa espainiar Gobernuak paralizatu duela gogora ekarri ostean, Larrazabalek “transferentzia adosteko arazoak” izango dituela ohartarazi dio lehendakariari. Izan ere, “Lopez Zapateroren eta PSOEren biktima da, espainiar presidentea edozer egiteko gai baita Estatuko aurrekontu orokorrak aurrera ateratzeko”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna