Eusko Alkartasunak argi dauka Giza Eskubideak urratzen diren artean, presoen eskubideak hausten diren bitartean – dispertsio neurria iraunaraziz, zigorraren 3/4ak beteta dituztenak edo larriki gaixo daudenak ez libre utziz- ez dugu benetako bakerik izango Euskal Herrian.

Bakegintzaren eta elkarbizitzaren aldeko apustuak erabaki ausart eta bateratuak behar ditu, hala beharrez, aurrera egin nahi badugu; presoen aldeko erakundeekin, eta baita alderdi politiko guztiekin ere.

Bizkaiko Eusko Alkartasunako koordinadore eta batzarkide Iker Rahonak, hala definitzen du egoera:
“Azken egunotan egin diren pintadek- Patxi Ruiz presoaren gose greban fokua jarri nahi dutenak- hauen egileek defendatzen ei dituzten helburuen kontra doaz: bakegintza, Giza Eskubideen errespetua, presoen eskubideen defentsa eta hauen askatasuna”.

“Eusko Alkartasunatik bakegintzaren aldeko eta pertsona guztien eskubide guztiak errespetatzen aldeko borroka garbia izan da, eta horretan dihardugu. Lan honetatik irteten dira espainiar kongresuan 9 talde politikok sinatutako agiria, edota Europar Parlamentuan herri ezberdinetako kideek bultzatutako euskal presoen eskubideen aldeko ekimena. Hau da bide irmoa, atzerabueltarik ez duena, guztion konpromisoan oinarrituta baitago. Berau ibiltzen jarraituko dugu, Herriko Etxe baten edo Batzoki baten atarian egindako pintada batek egoera aldatuko duela sinetsita dagoenik balego ere”.
Rahona pintadak bakegintza