Arabako erakundeek PFEZ genero ikuspegitik aztertzearen beharra defendatu du Nerea Martínez Cerrillo, EH Bilduko Arabako batzarkideak gaur egin den Osoko Bilkuran. Batzarkideak gogoratu duenez, Gipuzkoako Diputazioa aitzindaria izan zen esparru honetan, aurreko legegintzaldian, EH Bilduren Gobiernuarekin.

Martínez Cerrillo, EAkideak genero ikuspegia erakundeetan zeharkakoa izan behar dela azpimarratu du eta zerga sistema berdintasuna lortzearekin zerikusia duela esan, nahiz eta sarriegi ahaztu egiten den. Horregatik, “berdintasun politikak aurrera ateratzeko erradiografia soziala izatea oso baliagarria” izango dela.

Podemos – Ahal Duguk aurkeztu du eztabaidatutako mozioa eta aho batez onartu egin da.