Pello Urizar EAk bat egin du Somalian bahiturik dauden marinelen senitartekoen ekimenarekin

Pello Urizar idazkari nagusia egongo da bihar Bermeon Eusko Alkartasunaren ordezkaritzaren buruan ‘Alakrana’ atunontziko arrantzaleen senitartekoek deitutako elkarretaratzean. EAk elkartasuna eta babes osoa adieraziko die horrela arrantzaleei eta haien senitartekoei, eta Somalian bahiturik dauden marinelak askatzeko bide politiko eta diplomatiko guztiak agor ditzala exijituko dio espainiar Gobernuari.

Urizarrekin batera Joseba Gezuraga Bizkaiko EAko koordinatzailea izango da, bai eta zonalde horretako zinegotziak ere. Eusko Alkartasunak gizarteari ere kontzentrazioan parte hartzera dei egiten dio.

Jatorria: Eusko Alkartasuna