Pasaiako portuan gertatu den lan jazarpen egoerak sortutako arazoa konpontzeko eskatu dio Maider Otamendik Tapia sailuburuari gaur Legebiltzarrean egin den Kontrolerako Osoko Bilkuran. “Pasaiako portua gure ekonomian azpiegitura klabeetariko bat da eta gertatzen ari denak bere jardueran eragina du”, salatu du EH Bilduko legebiltzarkideak.
Ez da Otamendik gai honi buruz azalpenak eskatzen dituen lehen aldia eta salaketa egin zuen lehen alditik Tapia eta San Juan sailburuen artean kontraesanak egon direla azalerazi du. Gertatutakoa “lan jazarpena izan da”, esan dio Tapiari, “ez lan gatazka edo arazoa, askoz ere larriagoa eta estrukturala”. Eta horrek Portuan egiten den lanean eragina dela azaldu du: “Antolamenduan eta funtzionamenduan eragiten du, adibidez, zuzendaririk ez izateak portuaren aktibitatea sustatzeko planaren garapena baldintzatzen du”.