Pello Urizar

Eusko Alkartasunako idazkari nagusia

Jaiotze lekua eta urtea:

Arrasate, 1968.

Prestakuntza:

Elektronika eta Informatika ikasketak.

Ibilbide politikoa:

Gazte Abertzaleak erakundean garatu zuen bere konpromisoa; hasieran, militante xumea; gero, 1996tik 1998ra bitartean, idazkari nagusia. Azken etapa hartan EAren Euskadiko Batzorde Eragileko kide ere izan zen gazteen ordezkari gisa. Gerora erantzukizun ezberdinak bere gain hartu zituen herri zein lurralde mailan. Horrela, Gipuzkoako Lurralde Batzorde Eragileko kide izan zen 2000tik 2009ra bitartean, eta 2007ko hauteskundeetan zinegotzi atera zen bere herrian, Arrasaten, 1995tik 1997ra bitartean ere bete zuen kargua, hain zuzen ere. Alderdiko Idazkaritza Nagusia onartu zuen 2009an Gasteizen egin zen Biltzar Nagusian; biltzarkideek aho batez aukeratu zuten eta iraganean Carlos Garaikoetxeak, Begoña Erraztik eta Unai Ziarretak eramandako lekukoa hartu zuen orduan. 2012ko Erkidegoko Legebiltzar hauteskundeetan legebiltzarkide izendatua izan zen. 2013. urtean Barañainen ospatutako Biltzar Nagusian Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusi bezala berretsi zuen militantziak.