Mariano Alava

Antolakuntza, Finantzak eta Hauteskunde gaietarako idazkaria

Jaiotze lekua eta urtea:

Amurrio, 1961.

Prestakuntza:

Psikologian eta Enologian lizentziatua da.

Ibilbide politikoa:

Amurrion jaioa eta hazita, udalerri hau izan da hasieratik bere egikaritza eta inplikazioaren helburu, gazteetan intsumisio taldearen ekintzaileetako bat izanik. 2009an Nazio Biltzarrak Antolakuntza idazkari bezala izendatu zuenetik gaur arte. Alderdian dituen barne-erantzukizunei eusteaz gain, Amurrioko alkateordea izan zen 2011 arte. Egun EH Bilduren udal taldearen bozeramailea da. Herriarekiko konpromiso politikotik haratago, Amurrio Bidean elkarteko presidentea izan zen, bertako jarduera ekonomikoa sustatzeko asmoz Udalak sortutako elkartea. Modu berean Amurrioko merkatari txiki eta ertainen elkarteko (APYMCA) presidentea izan zen, Amurrioko Pelota Taldeko presidentea eta Euskadiko Pelota Federankundeko kidea. Gaur egun Arabako Txakolinaren jatorrizko izenaren Presidentea da.